Ikasteko espazioak, gure eskolaren ardatz
Azken asteotan, LH 5. mailako ikasleok gure eskolako espazioei buruz hausnartzen aritu gara: non ikasten dugun hobekien, zerk egiten duen espazio bat eroso,atsegin edo dibertigarri eta zer aldatu nahiko genukeen gure egunerokoan hobeto sentitzeko. Galdera horiek eskuetan genituela, zuzendaritza taldearekin elkartu gara haien iritzia ezagutzeko.
Zergatik da hain garrantzitsua eskolako espazioak ondo antolatutaegotea? Zuzendaritza taldearen arabera, espazioek uste duguna baino eragin handiagoa dute gure egunerokoan. “Ikasgela argitsu eta txukun batean hobeto kontzentratzen gara; kolore neutroak (txuria, grisa, are kolorea…) dauden geletan hobe lan egiten dute ikasleek; materiala eskura badugu, autonomoago lan egiten dugu; eta espazio atsegin batek lasaitasuna ematen du. Azken batean, espazioak eskola batean hezitzaileak izan behar dira.
Izan ere, ez dugu soilik ikasgela barruan ikasten, ez horixe. “Ikaskuntza toki askotan gertatzen da. Liburutegian irakurtzen eta informazioa bilatzen ikasten dugu; Ikasnova gelan, teknologia erabiltzen dugu ikus entzuteko proiektuak edo proiektu teknologikoak sortzeko; patioan harremanak egiten, arauak errespetatzen eta gatazkak konpontzen; jangelan elkarbizitza lantzen dugu; eta naturan behatzen, galdetzen eta esperimentatzen. Eskola osoa da ikasteko espazio handi bat”.
Hala, patioa ikasteko espazio “oso garrantzitsua da”, zuzendaritza taldeak azpimarratu bezala. “Batzuetan pentsatzen dugu patioa jolasteko bakarrik dela, baina bertan balio handiak ikasten dira: partekatzea, entzutea, irabazten eta galtzen jakitea, eta taldean ondo moldatzea. Gorputza mugitzea eta aire librean egotea ere beharrezkoa da ondo ikasteko. Gure eskolako patioa adibidez, naturarekin harremantzeko jarduera ugari egiteko aukera ematen du, belardiak ditugu, negutegia, mendi zerraz inguratuak gaude…”.
Espazio on batek ikasteko gogoa piztu dezan, “argitsua, erosoa, malgua eta bizia” izan behar du. “Batzuetan isiltasuna behar dugu; beste batzuetan, taldeka hitz egiteko edo lan egiteko aukera. Gure gelak txokotan banatuta egon behar dira eta asanbladak egiteko eremuak behar beharrezkoak dira. Ikasle ezberdinetara egokitu behar da. Horregatik, espazioek moldagarriak izan behar dute. Koloreek, landareek, ikasleen lanek eta altzarien antolaketak ere giro berezia sortzen dute”.
Zuzendaritza taldeak, hartara, ikasleen iritzia kontutan hartzen saiatzen dira espazioak hobetzerakoan. “Zuek zarete espazio horiek egunero erabiltzen dituzuenak, eta zuen begirada oso baliotsua da. Proposamenak tutoretzan, batzordeetan edo ideia berrien bidez jasotzen ditugu. Eskola guztion artean eraikitzen da. Aurten 5. eta 6. mailak geletako pareta bat guztion artean aukeratutako kolore batez margotzea eskatu duzue eta hori aurrera eramaten ahaleginduko gara guztion artean: gurasoak, irakasleak eta ikasleak”.
Etorkizun hurbilean, Lehen Hezkuntzako gelak eta pasabideak eraldatu nahiko lituzke zuzendaritza taldeak. “Txoko bidez eta asanbladak asko erabiltzen dira eta gune horiek erosoak eta haurraren autonomia bermatzen dutenak izatea oso garrantitzua da. Irakurketa txokoren bat gehiago, talde txikitan adin desberdinetako ikasleak elkartzeko espazio lasaiak.. Ikasteko moduak aldatzen ari dira, eta espazioek ere aldatu behar dute”.
Elkarrizketa amaitzean ideia argi batekin geratu gara: eskola ez da soilik eraikin bat. Bertako txoko bakoitzak zerbait irakasten digu. Horregatik, espazioak zaintzea, hobetzea eta guztiontzat atseginak izatea gure ikaskuntzaren parte ere bada.
Más en Actualidad
-
Moreno pide rehuir de Vox para “no meter en un lío” a Andalucía
-
"Han inutilizado nuestro barco y nos han dejado a la deriva"
-
El sospechoso del ataque a una sinagoga en Londres pasó en 2020 por un programa de prevención de terrorismo
-
La Fiscalía pide 23 años de prisión por matar, seccionar y quemar a su compañero de piso