Txikitatik irakaslea izan nahi zenuen?

–Egia esanda bai, txikitatik gustatu egin zait eta gustora egon naiz.

Gorputz Hezkuntzako irakaslea izan nahi zinen?

–Hori egia esanda ez nuen pentsatuta. Nik berez, tutore izatea pentsatzen nuen, baina gero, oposaketak eginda, ez nuen tutore plaza atera eta Gorputz Heziketa aukeratu nuen.

Bestelako lanbiderik izan duzu? Zein?

–Bai, baina egia esanda oso-oso gutxi egon nintzen. Gaztea nintzenean tabernaria izan nintzen diru pixka bat ateratzeko. Horretaz gain, aste batez furgoneta bat gidatzen egon nintzen herriz herri gauzak eramaten. Bazen almazen moduko bat, eskatzen zituela: lapikoak, elektrotresnak txikiak, irratiak… eta aste batez bakarrik horiek garraiatzen aritu nintzen.

Zenbat urtez izan zara irakasle? Eta Elorri ikastetxeko irakaslea?

–23 urterekin hasi nintzen lanean eta 60 urtekin bukatu dut. Hau da, 37 urte irakasle izan naiz eta horietatik 28 urte eta hilabete bat egon naiz Elorrin.

Beti Gorputz Hezkuntzako irakaslea izan zara?

–Ez, tutore ere izan naiz; baita A ereduko euskara irakaslea ere. A eredua da dena gaztelaniaz ikasten dutena eta euskara bestelako arlo bat bezala; zuek berriz, D ereduan dena euskaraz ikasten duzue, baino gaztelania arloa ikasten duzue.

Beti Elorrin egon zara?

–Ez, nire lehenengo eskola Barañainen izan zen, baina eskola hauetan ere egon naiz: Burlatan, Lakuntzan, Zugarramurdin, Atarrabian, Uharte Arakilen, Berriozar …

Elorri eskolara etorri nahi zenuen?

–Esan dudan bezala, eskola askotan egon nintzen eta batzuk herriak ziren. Herriak Iruñetik kanpo daudenez, lanera joateko kotxea hartu behar nuen egunero eta klaro, joateko eta bueltatzeko ordu batzuk zirenez, nahiago nuen Iruñeko eskola batean lan egitea. Gainera, istripua edukitzeko arriskua zegoen kotxea hartzerakoan; horregatik, plaza Iruñean eskatu nuen. Nire etxetik hurbil lan egin nahi nuen eta garai hartan Mendillorri auzo berria zenez, eskola berria zuen eta eskatu nuen plaza hemen edukitzeko esperantzarekin eta horrela izan zen.

Zergatik ez duzu ikasturte hau bukatu?

–Urteak betetzerakoan posible nuen jubilatzea eta jubilatu naiz. Begira, irakasleok jubilatzeko hirurogei urte izan behar ditugu gutxienez. Hirurogei urte betetzen badituzu kurtsoaren bukaeran; normalean, ikasturtea amaitzen duzu, baina nire urtebetetzea kurtso hasieran zenez, urrian jubilatzea erabaki nuen. Pentsatu nuen, bazela garaia generazio berriei tokia uzteko eta irakasle berriak ikasturte osoa ematea.

Zer egingo duzu orain jubilatua zaudela?

–Ez dut pentsatuta ezer berezirik, baina seguraski bidaiatxoren bat egingo dut, kruzeritoren bat agian. Baliteke, ikastaroren batera apuntatzea, zerbait ikasteko. Baina momentuz ezer berezirik, lasai bizi naiz: paseitoak ematen ditut, bazkariak prestatzen ditut, nire ama nahiko zarra dagoenez laguntzera joaten naiz.... l