Síguenos en redes sociales:

Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu ditu AEK-k bere webgunean

Bi motatakoak dira: batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, eta bestetik, euskaltegietarako atazak

Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu ditu AEK-k bere webguneanRedaccion NdG

Korrikaren 24. edizioa gero eta gertuago dago, eta AEK-n dena prest daukate jada. Orain, euskal kultura transmititzeko bidean, AEKk 24. Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu ditu, Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean.

Hauek Korrikaren webgunean daude eskuragarri, eta bi motatakoak dira: batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, eta bestetik, euskaltegietarako atazak.

"Unitateok hainbat berrikuntza dakartzate, betiko helburuak izan arren: euskararen aldeko jarrera zabaltzea, gure hizkuntzarekiko kontzientzia suspertu eta haren erabileran eragitea, euskal kultura transmititzea eta bertoko erreferente kulturalak ezagutaraztea; baita, nola ez, Korrika iragartzea ere", diote AEKtik.