txorierri

Gehiengo nagusiaren baieztapena Loiun

09.02.2020 | 15:07
Loiu

%71ko Sostengua. Josu Andoni Begoñak, Loiuko Udalerako EAJko hautagaiak, datorren legealdirako alkatetzarako makila hartu zuen berriro ere, gainera, gehiengo osoa lortuta. Berak eta bere lantaldeak proposatutako proiektuak bedera-tzi zinegotzigo lortu zituen eta, gainerako hirurak, EH Bilduk. Hala nola, PPk bere aulkia galdu zuen datorren lau urteetarako. Bere aldetik, Begoñak oposizioarekiko negoziazio politika eramaten jarraitu nahi du, izan ere, bere helburua "danontzako Loiu hobe bat eraiki- tzea da".  Testua: O. P. / Argazkia: L. U.