Bilkura. “Denontzako egingo dut lan”. Hala zehaztu zuen atzo Lekeitioko alkate kargua hartuta EAJko Koldo Goitiak, bere zazpi ordezkarien babesa jasota eta EH Bilduren sei zinegotziak oposiziora pasata. “Herritarrak entzun eta euren arazoei irtenbidea bilatu, hurbiltasuna, Lekeitiorako eta lekeitiarrentzako proposamenak egin eta aurrera atera, elkarlana eta, nola ez, Lekeitio eta lekeitiarrak izango dira legealdi onen ardatzak”, azaldu zuen Goitiak makila jaso ostean, bere bigarren legegin-tzaldirako “prest” dela ziurtatuz. - I. F.