lakuntza - Zergatik aukeratu duzu ahobizi

-Nik ahobizi rola aukeratu dut, uste dudalako euskias ongi hitz eitten dakidala ta jendiei euskias hitz eitten induzitzie, nerekin euskias hitz eitteko aukera dekayela esatie eta nik ulertzen duten guziei einen diedala jakinaraztie, ba hau dena lagungarriye izen deittikela hizkun-tza ohiturak aldatzeko orduben.

Zein da zure harremana euskararekiko? (¿Cuál es tu relación con el euskera?)

-Nei harremana hizkuntzarekin txikitetik euki dut, betidanik hitz eitten dut euskias. Itxen erreztasun eta zorte hori euki dut txikitetik eta ikastolan ere aukera hori izan dut ta euskias hitz ein dut beti.

Zer espero duzu Euskaraldiaz? (¿Qué esperas de Euskaraldia?)

-Ariketa hontatik emaitza onak espero ditut, kriston lana hartu de Euskaraldia hau aurria eramateko ta! Orduben, jende guzie animetzen dut biarren rola praktikan ongi jar-tzeko. Nei ohitturek debei aldatzie espero eta nehi dut hamaika eguneko ariketa honen laguntzarekin eta hau bukatzien horrela izeten jarrai dezala. Adibidez, nei futbol taldien badekazkit euskias ez dakibien jokalai batzuk eta egun hauetan bestiok euskias gehio hitz eittien beraiei txip aldaketa bat eragitie espero dut.

Nola ikusten duzu euskararen egoera zure inguruan? (¿Cómo ves el euskera en tu entorno?)

-Nei inguruko euskeran egoera gutxinaka, oso geldi baldin bada ere, hobetzen ari dela iruitzen dekit, oso geldi beño hobetzen. Hala ere, Lakuntzeko euskalkiyen aldetik, egoera okertzen ari dela ustot, gazte jendiek ez du hitzik eitten itxen ez dubelako aukeroi izan edo lotsa ematen diuleko geizki aritziek. Batuaren aldetik hobetzen ari dela ta Lakuntzako euskalkiaren aldetik okertzen.