iruñea - Ostegun goizetik ostiral eguerdirarte luzatu zen jardunaldiari itxiera emateko, Sagrario Aleman Euskaltaindiako Sustapen batzordeko buruak eta Jean-Baptiste Battittu Coyos Jagon sailburuak azken ondorio batzuk eskaini zituzten atzo.

Hala, Coyosek nazioartean jardutearen garrantzia azpimarratu zuen, bere aldetik. “Nazioarteko alde hori biziki garrantzitsua iruditzen zait, besteengandik, besteen esperien-tzietatik ikasten baita”, adierazi zuen. “Gure euskaldunen munduan itxia dugu, itxiegia batzuetan, baina ikusi dugun bezala, eredugarri izan daiteke hizkuntza gutxituen alde egiten diren ekimenetan. Jardunaldi honek norabide batzuk emango dizkio Jagon sailari bere lana eraberri-tzeko”.

Iruñean ospatutako jardunaldia “probetxuzkoa” izango dela adierazi zuen, bere aldetik, Sagrario Aleman euskaltzainak, ondorio nagusi bezala. “Jardunaldi hauek abiapuntu izango dira, hizkuntza gutxituen akademiek hemen izanen baitute oinarria aurrera begira sare bat egiteko”.

Halaber, Alemanek jardunaldi osoan zehar eskainitako hitzaldiak laister bideo formatuan ikusgai egonen direla ere adierazi zuen, eta etorkizunera begira akta liburu bat ere plazaratuko dela jakinarazi.

Euskaltzaindiaren argitalpen berriak, sarean dagoeneko Gainera, mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoan hizkuntza-eskubideei buruz egindako adierazpenak (Euskaltzaindiaren Adierazpenak. 1976-2018) eta Hizkuntza-zuzenbidea-Testu-bilduma euskaraz argitaraldi elektronikoak aurkeztu dira.

Eskubideak defendatzeko ituna akuilatzeaz gain, Euskaltzaindiak lan berriak ezarri ditu kontsultagarri, webgunean. Besteak beste, Euskaltzaindiak euskararen estatusari edo hizkuntza-eskubideei buruz egindako adierazpenak, 1976tik hasi eta 2018ra artekoak. Adierazpen gehienak, botere politikoek hartu izan dituzten erabakien ondorioz sortuak direla azaldu du Andres Iñigo argitalpenaren arduradunak, “euskararen bermeak ukatu edo kaltetu direnean”.

Hizkuntza-zuzenbidea ere sareratu da, hots, botere publikoen betebeharrak eta araudia batzen dituzten idatzien sorta. Gotzon Loberaren hitzetan, “segurtasun juridikoak errazten du erabilera, eta zentzu horretan, tresnak erabilgarri jarri nahi izan da, bai zuzenbide adituen-tzat bai eta herritar guztientzat ere”. Zentzu horretan, bilaketak eta kon-tsulta bide berriak erraztea lehenetsi da, Aitor Maritxalar informatikariak azaldu duenez. - M. M. P.