DBHko ikasleak astean behin elkartzen dira musika eta mugimendua lagun dutelarik emozioak identifikatu eta askatzeko.

Nork bere burua ezagutu eta askatzeaz gain, talde identitatea eraikitzeko aukera ematen die jarduera honek.

Urria ez geroztik, DBHko 1. mailako ikasleak, astean behin, musikarekin jolasean dabiltz, esperien-tzia berriak probatuz eta beraien burua gehiago ezagutuz, askatuz eta lotsa galduz.

Rio abierto, duela 50 urte, Argentinan, sortutako teknika da. Gizakiaren hazkundea eta garapena du helburu, horretarako mugimendua (gidatua, librea, adierazpenekoa, energetikoa...), arnasa, masajea, ahotsaren askapena, soinua, isiltasuna, musika, jokoa, sormena, an-tzerkia eta erlaxazioa erabiltzen direlarik.

Ordubeteko saioan eta ikasleari bere gorputzaren beharrak entzuteko aukera ematen zaio. Lehenik, bere baitan duen energia, indarra nahiz emozioa zein den ezagutuz, ondoren gorputzeko zein ataletan kokatzen den deskubrituz eta azkenik, mugimenduaren bitartez, landuz. Astero, jolastu egiten gara, jarduera berriak asmatuz.

Ikasleentzat egunerokotasunarekin apurtzeko une bat da, askatasunezko leku bat, non besteei eta beraien buruei min egin ezean, beste edozer gauza egin dezaketen.

Nerabezaroaren atarian dagoen talde honentzat, erronka handia izaten ari da gelakideen aurrean lotsa alde batera utzi eta ahotsa atera, dantzatu eta antzeztea, hau da, orain arte izan ez duten, kontaktu fisiko eta emozional bat deskubri-tzea.

Azpimarratzekoa da ere, arreta falta duten ikasleen lana. Izan ere, eskolako txoko polit honetan haien lekua aurkitzen baitute, eskola ordu hau goxatuz, beraien burua protagonista sentituz eta proposatzen zaizkien mugimenduak jarraituz.

Irakasle bezala, gozamen bat izaten ari da ikasleak beste giro batean ikusi eta goxatzea, haien aurrerapenak ikustea eta haien artean sor-tzen den erlazio goxo-berri horren testigu izatea. Eta oparirik handiena...saioa bukatutakoan, sortzen zaien begietako distira.