Gizarte baten arkitekturasentsibilitatea, bestelakoikuspegiak bezalaxe, heziketa sistemaren parte izandaiteke. Ezaguna zaigu matematikarien aldarria, zeinak dioen matematika edonon aurki dezakegula. Arkitekturarekin berdina esan daiteke?arkitektoon ahotsa matematikariena baino ahulagoa bada ere?, bizigaren testuinguru espazial eta materialak arkitektura bat baitu, eraikitzeko modu eta espazioak bizitzekoeredu bat eskainiz. Arkitekturaz inguraturik gaude, berau irakurri etaulertzeko tresna gutxi izan ohi dugunarren. Eskola-espazioa umearen bizitzan leku esanguratsua izango daarkitektura-sentsibilitatea garatzerakoan, espazioen pertzepzio eta iruditeria bat sortuko baita berarengan.

Eskoletako arkitektura parke zabaladugu Euskal Herrian. Landa eremuetan oraindik zutik diraute eleizaondoko eskola-eraikinek, erabilerarik gabe kasu gehienetan. Hiri etaherri ertainetan azken mendekoeskola eraikinak egin dira hazkuntza garaiak eskatutako arrazionaltasun konstruktibo eta funtzionalekoarkitekturarekin. Eskolak eraiki zengaraiaz hitz egiten du, jaiotze datahorren errealitateari lotuta gelditzenda. Barneko antolaketak beharrizanbati erantzuten dio, eta eraikuntzasistemak garaiko teknologia etabaliabide materialei.

BI ZABALPEN KASU Mende berriansartuta, eraikin hauek berriztatzekobeharra suertatu da. Pozgarria da Bilboko AZAB arkitektura bulegoa(www.azab.es) zeregin hauetaradedikaturik ikustea, beraien proposamen arkitektoetan beti baitagobilaketa propio bat eta irudikapenzehatz baterako lanketa fina. Arkitektura garaikidearen lengoaiabikain menderatzen duen lan-taldeada, etorkizuneko proiekzio handiarekin. Azken urteetan bi ikastetxeetan ariketa arkitektonikoak burutudituzte eta joera esanguratsu batenadierazgarri gerta daitezkeelako adibidetzat joko ditut. Erandioko Altzaga Ikastolan eta Igorreko Ikastetxeanburututako lanak zabalpenak dira,barne eta kanpoko irudi garaikidebat eskaini dituzten lanak.

Bi proiektuetan eskolen funtsezkozirkulazio-antolakuntza eta koherentzia orokorra errespetatu egin da.Erandioko ikastola Javier Fontan arkitektoarena eta Igorrekoa JoseLuis Burgosena dira. Kolorea izandaiteke begibistara salto egiten duenlehen ezaugarria, eta bigarrenik,metalaren hautua kanpoaldeko itxuraren osaketarako. Metala izan daiteke arkitektura garaikidearen materialtasuna, lehenago eraikuntzaindustrialera mugatua zegoen etagaur egun edozein aktibitateko eraikinetan erabiltzen dena. AZAB-ek bimodutan erabiltzen du metalezkofatxadaren estaldura: batean txapagrekatua eta bestean txapa mikroperforatua.

KOLOREAREN ERABILERA Eraikinetan material nobleak erabiltzean(egurra, harria, adreilua), koloregama bat erdiesten da, “naturakokoloreak” edo. Metalak, berriz,kanpo-eragileen aurrean babeserako margoa behar duenez, bestelakokolore-paleta baimentzen du etaAZABek maisuki erabiltzen du kolorea, koloretsuegia-izateak izan dezakeen efektua kontrolatuz eta koloreaelementu arkitektonikoetan aplikatuz. Azken ezaugarri honek besteproiektu batzuetatik ezberdintasuna markatzen du: kolorea ez da azalera baten marrazkia ?aplikazio grafiko batetatik urruti?, espazio batendefinitzaile baizik. Kolorearen erabilera modu honekin barne zeinkanpoko elementuetan aplikatzenda, eta horregatik lur koloretsuakpareta koloretsuekin lotuta, ate koloretsuak, baranda koloretsuak identifikatzen ditugu espazio bat definitzen dutenak.

Bi proiektuetan errepikatzen den beste gai bat kontrol akustikoa eta argisarrerarena da. Jakina da umemultzo batek sortzen duen “zarata”,eta ikastetxeetako pasabideen kalitatea ahots eta oihuen soinu-apaltzearekin harreman zuzenean dago.Panel akustikoen presentzia barnediseinuarekin batera integraturik ageri da AZABen ikastetxeetan, espazioaren parte bat bailitzan. Argitasunaridagokionez, Erandioko proiektuanestaldura berriaren zulaketa etaluzernarioen kokapenarekin espazioberri eta zaharren argi zipriztintzeagertatzen da, koloreen presentziaindartuz. Igorreko ikastetxean, fatxada berria zelosia bat da argi-sarreratamizatu egiten duena; eguzkitzapenkontrol gisa funtzionatzen du.

Azkenik, itxura metalikoak patioarekin hizketaldi berria sortzen du.Patiotik eraikinaren kanpo-irudiamenderatzen da, memorian gordetzen dugun eszena bat bezala. Bateanbolumetrikoa, eta bestean geometrikoa. Baina itxura bat sortzearekinbatera, barne-kanpo lotura interesgarri bat eskaintzen dio jatorrizkoeraikinari. Erandion aterpe-guneekinbarnealdearen luzapen gisa eta Igorren maila sinbolikoan, gelen etapatioaren arteko elkarrizketa bat sortuz. Egoera hauek arkitektura garaikidearen beste keinutzat jo daitezke.