BILBO. Lau eusko gaztetik hiruk uste dute Euskadiko egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako ‘Gazteen argazkiak 22 ’txostenaren arabera. Euskadiko egoera ekonomikoa Espainiakoa baino askoz hobeto baloratzen dute gazteek.

Txosten honetan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen jarrera eta iritzi politikoak eta egoerari buruz egiten dituzten balorazioak aztertzen dira. Gainera, iritzi horien bilakaera aurkezten da, bai eta 30 urtetik gorako pertsonek ematen dituztenekin konparatu ere.

“Alderatzen baditugu Euskadiko egoera ekonomikoari buruz eta Espainiako egoera ekonomikoari buruz gazteek emandako balorazioak, ikus dezakegu aldea nabarmena dela, 2018an lau gaztetik batek bakarrik uste baitu Espainiako egoera ona dela” Marcos Muro Sailburuordeak esaten da. Dena den, joera berdina hautemateen da Euskadiko zein Espainiako egoerak aztertzean, bietan ikusten delako balorazio positiboa ematen dutenen ehunekoa handitzen doala 2013tik aurrera. Bestalde, Euskadiko egoera ekonomikoa ona dela uste dutenen ehunekoa handiagoa da 18 eta 29 urte bitartekoen artean, 30 urtetik gorakoen artean baino.