dONOSTIA - Aurten ehun urte bete dira Donostiako Udalak Artikutza erosi zuenetik. Hasiera batean, bertako jabeari ordaintzen zion Udalak lursail hartako ura Donostia horni-tzeko erabiltzeagatik, izan ere, garai hartan kalitate handikoa zela fama-tzen baitzen.

1919. urtean ordea, orubea erostea erabaki zuten eta orduko 3.250.000 pezeta (gaurko egunera ekarrita 7,3 milioi euro inguru liratekeenak) ordaindu zituen Donostiako Udalak haren truke. Donostiak nagusiki ura probestu nahi zuelako, Artikutzan egiten ziren beste ustiapen batzuk zokoratzen joan ziren: meatzaritza, artzaintza, burdinolak... Halaxe hasi zen natura bere onera etortzen eta gaur egunera arte horrela jarraitu du. Gaur egun Artikutza balio naturalistiko handiko esparrua da.

Mendeurrena baliatuta, Donostiako Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteari liburu zientifiko bat egiteko eskaera luzatu dio. Bestalde, Dani Burgui kazetariak izaera dibulga-tzailea duen beste bat idatziko du, lursailaren baloreei erreparatuz.