Eskakizun handiko urtea da, erronka, lan, auzolan, errekonozimendu eta esker-emate askorekin, eta esperientzia berriak bizitzeko eta emozio ugari sentitzeko aukera ematen du; denetan politena norbanako nahiz taldeen lana errekonozitu ahal izatea da.

Euskaltzaindia da horren erakusgarri, 100 urte bete berri dituen erakundea, euskara zaintzeko eta bultzatzeko sortu zen, eta helburu horri begira lan ugari egin ditu gure hizkuntzaren inguruan.

Horretan dihardu gaur egun ere. Euskaltzaindiari bereziki esker-tzen dioguna da, urtez urte, Nafarroako geografian barrena, Nafarroa Oinez ospatzen den lekura bertaratzea.

Eta, hementxe izan genituen, Tuterako Argia Ikastolan, beste modura ezin litekeen bezala. Egunaren lehenengo zatian Argia Ikastola bisitatu zuten eta ikasleekin solasaldi bitxiak izateko parada hartu zuten. Ondoren, Tuterako Dekanotza Jauregian Euskaltzaindiako kideak ohikoa duten lan-saioa burutu zuten.

Lana bukatu eta gero, merezitako bazkariaz gozatu ahal izan zuten Beterri Elkartean, bertan Euskaltzaindiaren 100 urteurrena ospatzeko topa egiteko aukera izan zutelarik.

Amaitzeko, Tuterako San Nikolas elizan bisita gidatua izan zuten; Argia Ikastolako ikasle ohi eta artearen historian graduatua den Mikel Martinezen eskutik, azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutu ahal izan zituzten.

Egun polita bizi izan duguna!