Ikasturte berria hasi da eta haur berriak ditugu Paz de Ziganda Ikastolan, 2 eta 3 urteko geletan. Berri-berriak ez direnek ere moldaera bat behar izaten dute, helduok oporren ostean sarritan behar izaten dugunaren antzera.

Hasiera egun hauek berebiziko garrantzia dute umea ikastolan gustura aurki dadin, eta horretarako, Ikastolak eredu malgua proposatzen die gurasoei hIZAN proiektu pedagogikoaren baitan. Prozesua gozotasunez eta tentuz burutzen dugu eta ume bakoitzak banan banako moldaera du, bere erritmo eta sentipenen araberakoa.

Gurasoak, lan kontuak direla eta, sarritan korrika eta presaka ibiltzen dira, baina moldaera fasea gozotasunez eta patxadaz egiteak, umea ikastolan konfiantzaz aritzeko oinarriak finkatzen ditu. Umea, lasai eta konfiantzazko eremu batean sentitzerakoan, bere inguru fisikoa eta soziala ezagutzeko prestatzen ari gara. Haur bakoitzaren seinaleak izango dira erabakiak hartzeko informazio iturri.

hIZAN proiektua Paz de Ziganda Ikastolan hIZAN proiektuak 3 zutabe ditu, hasierako egun hauetan ere ardatz direnak:

Errespetua izan behar diogu haurraren izate osoari. Pertsona aktiboa, bizia eta sentikorra dela kontutan hartuz eta bakoitzaren garapen-erritmoa errespetatuz.

?Konfiantza izan behar dugu haurraren berezko garapen ahalmenean, bere jarduera autonomoa ahalbidetu eta errespetatuz.

?Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu mugimendu eta ekintza autonomo librean garatzeko behar dituen baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.

Haurrak leku atsegin eta interesgarrian dagoela sentitu behar du, gurasoak ere pozik dauden leku bat.

Egunerokoa eta lasaitasuna uztarturik Ikasturteko lehen asteetan hainbat gurasorekin solasean ari-tzeko parada izan dugu. Egokitzapen epeko eguneroko bizipenak eta, bereziki, umea ardatz izanda egindako gogoetak jaso ditugu.

Jaione Azparren, 4 urteko ume baten ama da eta zera dio: “Eskertzen dudan aukera bat da sarrera malgua. Haurraren erritmoaren errespetatzea eta honekin batera bere autonomia sortzea ahalbidetzen baitu. Nire egunerokoan, nire semearekin eraikitzen dudan harremanean ezinbestekoa da. Berak, gosaldu, arropa jantzi, hortzak garbitu, ohea egiten lagundu... bere erritmo horren errespetatzeak, bere inplikazioa errazten du eta horrekin bere autonomia, helduaren estresarengatik kutsatu gabe, ahalbidetzen du. Laburtuz, goiza beste modu batean hasteko aukera bat da”.

Ruben Ancizu, 3 urteko ume baten aitak, lan eta familiaren arteko kon-tziliazio beharraren aurrean, malgutasuna lagungarria egiten zaiela dio eta guraso-umeen arteko estres maila nabarmen arintzen dela.

Ildo berean, Garbiñe Garciak bere familiari sarrera malguak gauzak erabat errazten dizkiola dio: “Familia ugaria gara, aurten hiru haur ekar-tzen ditugu ikastolara eta datorren urtean lau izango dira. Alde batetik, nire seme-alabei kosta egiten zaie kurtso hasiera eta, beste aldetik, haur bakoitzak bere prozesua dauka. Horregatik, sarrera malguak asko laguntzen digu. Haur Hezkuntzan zeudenean, beranduago esnatzen nituen eta 9:00ak jota etortzen ginen ikastolara. Aurten, 09:00etan heltzen gara, helduena Lehen Hezkuntzan dagoelako, baina bikiek denbora behar dute gelara sartzeko. Ni ere egoten naiz tartetxo bat gela barruan beraiekin, eta hori ere asko gusta-tzen zaigu”.

Joxemi Doxandabaratzek, 5 urteko aitak ere, lasaitasunaren ideia nabarmendu du: “Sarrera malgua, oso ongi iruditzen zaigu, lasaiago etor-tzen gara ikastolara”.

Ikasturteari hasiera eman eta egunerokoan murgilduta gaude jada. Aurrerantzean ere, ikasleak izango ditugu ardatz ikastolan, etapa guztietan.