Atarrabiako Atargi eskolan, azaroaren 25etik 29ra, Berdintasunaren astea ospatu dugu. Laugarren urtea dugu jada, genero indarkeriaren aurkako egunarekin hasiz aste bat berdintasuna lan-tzen murgiltzen garela.

Beraz, gaia jorratzeko astean zehar ekintza ezberdinak aurrera eraman dira, ikasmaila bakoitzean. Horrela maila guztietan txapa tailerra, lehen hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6. mailetan hezkidetza tailerrak, Haur Hezkun-tzan antzerkia izan dute, eta 1. eta 2. mailetan ipuin kontalaria etorri zaie. Ospakizuna amaitzeko ikastetxe osoko ikasleok, Idoskiak antolatutako ginkana batean parte hartu dugu.

Guzti hau aurrera eraman ahal izateko, Idoskia guraso elkartea, Atargi eskola eta Udalaren laguntza ezinbestekoak izan dira.

Hona hemen Lehen Hezkuntzako 6. mailakook, Plastika saioan egin ditugun txapen argazkia. Oso gustura egin dugu ekintza hau, eta idei ugari atera dira. Goza ezazue zuek ere!

Honetaz aparte, hezkidetza tailer interesgarri batean parte hartu dugu. Honi esker, errealitateko egoera ezberdinak rol-jolasen bidez bizi izan ditugu, eta bizitzan sortzen diren ezberdintasun egoeren aurrean jokatzeko gakoak ikasi ditugu. Halaber, ekintza aberasgarria iruditu zaigu gure sentimenduak, emozioak eta iritziak azaleratzeko aukera eman digulako.

Modu honetan ohartu gara berdintasuna norberarengandik hasi behar dela. Aurrerantzean geure arteko harremanetan presente izaten saiatuko gara. Horrela poliki-poliki etorkizuna jorratuz.

Honetaz gain gai hau ikasturtean zehar lantzen jarraitzen dugu, hala nola, Equala eta Skolae programen bitartez.

Alde batetik Equala Nafarroako aholkularitza soziala taldearen lagun-tzarekin, 6. mailakook ikasturte hasieran, hezkidetza afektibo sexualari buruzko lanketa egin genuen. Oso interesgarria izan zen, asko ikasi bai-tgenuen. Beste aldetik, Nafarroako Skolae hezkidetza programa joan den urtetik lantzen ari gara eta horretan jarraitzen dugu, ikasturte osoan zehar.

Guzti honekin esan nahi dugu, berdintasuna lantzen gustura gaudela, egunerokoan kritikoak izaten lagun-tzen digulako.