Nafarroako Eskola Kontseluak "2018-2019 Berrikuntza proiektuei" zuzendutako XXIV Jardunaldiak ospatuko ditu. Jardunaldiak familia, irakasle, gizarte eragile eta udal ordezkariei daude zuenduak. Horiek, urtarrilaren 15, 16 eta 17an ospatuko dira Iruñeko Nafarroako Museoko ekitaldi aretoan eta hilaren 21, 22 eta 23an Tuterako UHUNen.

Edizio honetan Kontseiluak ikastetxeetako proiektuak lehenetsi ditu, ikastetxea osotasunean hartzen dituzten proiektuak eta bertan aldaketa esanguratsuak sortzen dituztenak.

Bihar, urtarrilak 15, asteazkenean ospatuko den Iruñeko jardunaldien irekiera ekitaldian izanen dira, Tomás Rodríguez Garraza, Lanbide Heziketako zuzendari orokorra eta Manuel Martín Iglesias, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria. Jardunaldi honetan "Montessori pedagogía: gela-zikloa-familia-zentroa" proiektua aurkeztuko da. Jarraian, ondorengo proiektuak aurkeztuko dira: "Ikasleen aniztasunari erantzuna emateko tailar influsiboak" Arizkungo HLHIP; "Argiarekin esperimentatzen" Iruñeko Patxi Larrainzar IP eta "Nire jolastokia, nire auzoa" Iruñeko Hezitzaile Eskola II. Euskarazko proiektuen aurkezpenek itzulpena izango dute.

Urtarrilaren 16ko jardunaldian, honako proiektuak emango dira ezagutzera: Iñaki Ochoa de Olza DBHIko "Aprendizaje cooperativo. Intercambio entre centros"; Noaingo San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko "El Patio de mi cole€es particular, ¿seguimos? Fase II"; eta Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko "Contamos contigo". Urtarrilaren 17ko jardunaldian hauek aurkeztuko dira: Corellako Goi Diseinu eta Arte Eskolako "Ecodiseño"; Tuterako Valle del Ebro BHIko, "La vuelta al mundo con 80 alumn@s" eta Iberoko Isterria Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko "Isterria, una escuela de inteligencias múltiples".

Urtarrilaren 21ean Tuterako Jardunaldietan aurkeztuko dira proiektuak eta bertan izango dira Tuterako UHUNeko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez, Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui; eta Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria, Manuel Martín Iglesias.

Hitzaldi guztien ordutegia 17:30etatik 20:00etara izanen da eta aldi bereko itzulpena izango dute zeinu hizkuntzan. Sarrera doakoa da baina beharrezkoa da aurretiaz izena ematea Nafarroako Eskola Kontseiluaren bitartez edo Hezkuntza Departamentuak irakasleen prestakuntzarako duen webgunearen bitartez.