etxeko berriak

Aurten itsasoan zehar bidai bat egiten hasiko gara, abentura berri batean murgilduz. Beste herrialdeetako lau ikastetxe ba-tzuekin (Irlanda, Polonia, Noruega eta Islandia) elkarrekin proiektu bat burutuko dugu. Helburua, itsasoa, ibaien eta ingurugiroaren mantenuaren kontzientzia indartzea da. Proiektuak bi urte iraungo du eta ilusio handiarekin hasi gara. Ikastetxeak hauek dira: Irlandako Kinvara herriko SN Bhrighde Naofa ikastetxea, Noruegako Kolltveit hiriko Kolltveit skuleeta eskola, Poloniako Ustka hiriko Szkola Podstawowa eta Islandiako Grundarfjörour hiriko Grunnskoli Grundarfjardar eskola.

Proiektuak lau helburu orokor izanen ditu; lehenik, ikastetxe bakoitzak egiten dituen praktika onak parteka-tzea, bigarrenik, kultura desberdinak ezagutzea, hala nola herrialdeen arteko berdintasunak, desberdintasunak eta loturak ezagutzea, hirugarrenik web batean egindako lana biltzea eta azkenik beste ikastetxeetako ikasleekin inglesez hitzegitea.

Beraz, helburu horiek kontutan harturik, bide hau jorratzeko lantalde bat sortu dugu, SNIPI gure maskota izanik. Ikastetxe bakoitzetik hiru irakaslek parte hartzen dute. Gure kasuan, ingleseko eta musikako irakasleak dira proiektuaren bultzatzaileak eta ikasleekin gaia jorratuko dutenak, tutore eta gurasoen laguntzarekin.

Proiektuaren helburu bakoitza oinarri hartuta, lan plangintza bat zehaztu dugu eta hori da hain zuzen ere ikastetxe bakoitzak bere testuinguruan murgilduta aurrera eramango duena hurrengo bi urteetan. Bidai honetan 3 ardatz nagusi jorratuko dira: Europa, historia-kultura eta ingurugiroa-ekologia. Ikasleak poliki poliki arraunean hasiko dira itsasoan zehar, bidean topatuko dituzten istorioak, kantak, dantzak, paisaiak, ibaiak, eta abar ezagutuz. Noski, aurkituko dutenaren artean, zaindu beharreko zerbaitekin topatuko dira...

Egiten den lanaren dokumentazioa Etwinning plataformaren bitartez jasoko da. Eta Erasmus + proiektua izanik, egindako lanaren emaitza eta zabaltzea ezinbestekoa da arrakastatsua izan dadin. Beraz, bost ikastetxeen artean webgune bat sortuko dugu lan guztia biltzeko. Honekin batera nabarmendu nahi dugu, proiektuak ikastetxe guztiak bisitatzea eta bertakoa zuzenean ezagutzeko aukera ematen digula. Honek elkarrengandik ikasteko aukera ezinhobea da. Azaroan Irlandan egon ginen eta martxoan Iruñan elkartuko gara. Hona hemen emandako lehenengo urratsak:

- Aurkezpenak eta elkar ezagutzeko jarduerak: 6. mailako ikasleak aurkezpen bideoak inglesez grabatu dituzte eta plataformara igo dituzte. Otsailaren hasieran Hamaiketako europearra ospatuko dute Irlandako ikastetxeko ikasle eta irakasleekin Skype-n bitartez. Guk haiei hemengo produktuak bidali dizkiegu eta haiek guri haienak. Bakoitzak azalduko dio besteari zuzenean ze nolako produktuak diren, eta gero on egin!

Honetaz gain, chromebookak erabiliz eta aplikazio ezberdinen bidez, ingurugiroaren zainketaren gaiarekin hasi dira europear ikasleekin partekatzeko asmoz.

- Itsasoaren presentzia gure kulturan: Proiektuan parte hartzen dugun herrialde guztiok mankomunezko lotura historikoa eta kulturala daukagu. Balearen arrantza, antzeko dan-tzak eta soinuak? Honi erreparatuz, lehen hezkuntzako 3 mailakoek Orioko azkeneko balearen antzezpena egingo dute eta 1 eta 2 mailakoek hainbat abesti ikasiko dituzte.

- Itsaso eta ibaien osasuna: 4. mailako ikasleek gelan itsasoen argazkiak ikusi dituzte. Plastikoen pilaketa ikaragarria izanik, honen hausnarketa eta ikerketa egitea egokitu zaie. Eskolan eta etxean zenbat plastiko jaso-tzen den zenbatuko da, eta kantitate hau gutxitzea izanen da erronka, astetik astera neurtuz. Plastiko mota desberdinak ezagutuko dituzte, eta azkenik, jasotako plastikoarekin arte-lan bat egingo dute, eskolako pasabide batean ezarriz.

- Arga ibaiaren garbiketa: ibaia oso zikina dator, plastikoz eta zaborrez beteta eta Iruñako hainbat eragilek antolaturiko garbiketa ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zaio eskola komunitate osoari. Lehenengoa bereziki, otsailaren hasieran burutuko dena.

Proiektuarekin hasi ginenetik konturatu gara gure ikastetxean ingurugiroa eta naturaren gaia haur eta lehen hezkuntzako maila guztietan urtero lantzen dela. Arga ibaia, gure hiriaren arnas organu garrantzitsua da eta hau osasuntsua mantentzea ezinbestekoa dela oso argi dugu. Ikasleek uraren kalitatea nola neurtzen den, ibaiaren ekosisteman bizi diren txoritxoei eraztunak nola jartzen zaizkien, uraren zikloa nola buru- tzen den, eta abar luze bat ikasi eta bizi izaten dute Iruñako Mankomunitatearen Mancoeduca programaren barruan.

Beraz, urteetan zehar egiten eta lan-tzen dena kontatzeko eta hausnarketa egiteko proiektu lagungarria dugu Erasmus+ ekoa. Gure ikasleek lau ikastetxeetako ikasle zein irakasleei kontatu ahalko diete: erronka handia izanen da haiei inglesez kontatzea!