Gure aiton-amonak tradizionalki esperientziaren, jakituriaren eta soseguaren ikur izan dira, gizartearen barnean betidanik errespetua merezi izan duten ezaugarriak. Hala ere, azkeneko hamarkadetan sozialki eman diren aldaketak direla eta, batez ere familiari dagokionean, hauek errealitate berriari moldatu behar izan dira. Egoera honetan, askotan, gure adindunek familian izan duten sostengua galdu eta zaharren egoitzetara jo behar izan dute. Hau gertatzen denean giza harremanak, familiakoak eta belaunaldi artekoak galtzen dira. Era berean, gaztediarentzat elementu afektibo eta erreferente garrantzi-tsua desagertzen da.

Gure adindunekiko errespetuzko kultura bat bultzatu eta berreskuratu nahian egitasmo honetan parte hartu genuen. Honekin adindun eta gazteen arteko hurbiltze bat lortu genuen bi belaunaldi desberdin hauen arteko esperientzi eta ezagu-tzak elkarbanatuz.

Belaunaldien arteko tailerra gauza-tzeko ideia bere sorreran Zangozako Udaletxeko kultur saileko zinegotziaren proposamena izan zen. Ikastolak bere oniritzia eman zion ikaslegoarentzat aberasgarria izango zelakoan eta ikastetxe honetan eskaini nahi dugun hezkuntza inklusiboarekin, integralarekin eta baloreetan oinarritutako izatearekin bat zetorrelako.

Tailer hau nola aurrera eraman behar zen zehazteko bilera bat burutu zen eta bertan Zangozako Udaletxeko kide batek, Zaharren Egoitzako arduradun batek eta ikastolako bi ordezkarik parte hartu genuen. Bertan, ikastolak bere proposamena azaldu zuen: Zaharren Egoitzako aiton-amon batzuei elkarrizketa ezberdinak egingo zitzaizkien gai desberdinei buruz beren bizitza eskarmentua elkarbanatzeko.

Elkarrizketa hauetan egin behar ziren galderak aurrez Zaharren Egoi-tzako arduradunak berrikusteko aukera izan zuen bere adostasuna lortze arren. Bertan honako gaiei buruzko gainbegirada edo errepaso bat egiten zen: haurtzaroa eta garai honetako jolasak, eskola, festak eta ospakizunak, nola harremantzen ziren bikotea aurkitzeko garaian, berdintasunaren gaian eman diren aldaketak eta lorpenak, egoera politikoaren azterketa, Gerrate Zibilaren inguruko gogoetak, gerraostea... Interesgarria izan zen denboraren poderioz eman diren aldaketen inguruko esperientziak eta iritziak elkarbanatzea.

Laugarren DBHko ikaslegoak egin zituzten elkarrizketak bost izan ziren. Gure esker guztia: Rosario, Anita, Mariano, Antonia eta Maria Pilareri elkarrizketa hauek egiteko prest azaldu zirelako. Era berean, azpimarratu behar dugu Vanesak, zaharren egoitzeko ordezkariak, izan zuen inplikazioa eta egin zuen lana momentuoro guztia ongi atera zedin.

Oso hunkigarria izan zen elkarrizketak egiteko garaian aiton-amonek azaldu zuten urduritasuna. Hasieran ziurgabetasuna adierazten zuten galderak erantzuteko garaian zailtasunak izango zituztelakoan. Garaia iritsi zenean ordea, oso bestelako jarrera izan zuten, beraeitako gehienak inongo lotsarik gabe guztiari buruz hitzegin ziguten zehaztasun osoz. Era berean, kuriosoa izan zen zeinen dotore agertzen ziren hizketaldira grabatuak izango zirela jakitean. Beste alde batetik, oso aberasgarria izan zen ikasleek egin zituzten hainbat komentario eta batzuek azaldu zuten eskerra eta asebetetzea elkarrizketa hauen ondoren.

Ikastolak tailer honekin, Rosario, Anita, Mariano, Antonia eta Maria Pilarren esperientzia eta ezagutzen elkarbanatzearekin, gure ikasleen heziketari begira atal osagarri bat lantzea nahi izan du. Modu berean, belaunaldien arteko errespetu eta tolerantzia bezalako baloreak transmititu nahi izan dizkiegu belaunaldi berri hauei. Espero dezagun neurri berean lortu izana.