- Maider Vidarte (Iruñea, 2004) A ereduko ikaslea dugu eta aurten Belarriprest bezala arituko azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den Euskaraldian. Hizkuntza ohituretan eragitea du helburu ariketa sozialak eta Vidartek ere horixe izanen du muga.

Zer dela eta aukeratu duzu Belarriprest rola?

-Edizio honetan Belarriprest rola aukeratu dut. Dena ulertzen dut baina hitz egiteko zailtasunak ditut.

Zergatik erabaki duzu aurten parte hartzea?

-Ez zegoen nire planetan baina proposatu zidaten eta ona iruditu zitzaidan.

Lehenengo aldia izanen duzu hau Euskaraldian parte hartzen. Zer moduzko esperientzia izatea espero duzu?

-Nire lehenengo aldia izango da, bai. Uste dut esperientzia ona izango dela eta disfrutatzea espero dut.

A ereduko ikaslea zara. Akaso bere egunerokoan euskara asko erabiltzen ez duten pertsonek zalantzak izango zituzten Euskaraldian parte hartzera erabakitzerakoan€ Nola animatuko zenituzke beldur hori kentzera?

-Uste dut ez dela beldurra, lotsa da. Animatzea eta esperientzia honetaz gozatzea esango nizueke. Nik ez dut hitz oso ongi hitz egiten euskaraz eta hemen nago, saiatzen.

Euskaraldiaren aurreko ariketan, 2018koan, norberaren inguruan uste baino euskaldun gehiago daudela frogatu zuten askok? Antzeko esperientziarik bizitzea espero duzu?

-Proiektu honetan jende asko ikustea espero dut eta nire euskara txikia denekin praktikatu ahal izatea espero dut.

Zergatik uste duzu dela garran-tzitsua norbanakook parte har-tzea?

-Euskara dakien jende askori ezagutzera emateko modua da eta uste dut zure hizkuntza erabiltzen hasteko modu ederra dela.

Helburu zehatzik jarri dizkiozu zeure buruari Euskaraldirako?

-Saia zaitez ahal duzun guztia euskaraz hitz egiten.