ngurumenarekiko sustatu nahi ditugun baloreak direla eta, ikasturtean zehar hainbat izaten dira gai honen inguruan antolatzen ditugun ekintzak.

Badira 10 bat urte baratza proiektua sortu genuela. Hasieran baratza txikiarekin hasi baginen ere, berehala ttiki geratu zi-tzaigun. Orduan, herriko udalak parkeko lur eremu bat hortara bidera-tzeko aukera eskaini zigun. Geroztik, bi dira ditugun baratzak; Haur Hezkuntzakoa bata, Lehen Hezkun-tzakoa bestea.

Baratza proiektuak berak, beste proiektu batera bultzatu gintuen; autokonpostaia. Orduan, Sakanako Mankomunitatearekin harremanetan jarri, beharrezko formakuntza jaso eta guk sortutako hondakin organikoekin, hamaiketakoen nahiz jantokian sortutako soberakinekin alegia, gure baratza ongarritzeko konposta ekoizten hasi ginen.

Geroztik, urtero-urtero, gure bara-tzak barazki eta landarez hornitu ditugu, iazko ikasturtea iritsi zen arte. Izan ere, udaberriaren hasierarekin bat etorri baitzitzaigun pandemiak eragindako itxialdia. Ondorioz, biluzik pasa zuen gure baratzak udaldia, negua bailitzan.

Baina aurten, gogotsu ekin diogu gure aspaldiko proiektuari, hau eraldatu eta berrituz. Ikasturte berezietan bereziena izanik, aurtengo bara-tza proiektuak, berezia behar zuen izan ere; material ezberdina birziklatu eta erabilera berria eman diogu.

Ikastalde bakoitzak, material bat aukeratu (gurpilak, kutxak, botilak, ontziak...), hauek margo koloretsuz apaindu eta diseinu berria eman diote denon artean baratzari. Honela, herriko umeentzako gune berri erakargarria bilakatuz.

Lakun-tzan, Sakanako herri gehienetan bezalaxe, zabor bilketarako atez-ateko sistema dugu.

Gure eskolan, Lehen Hezkuntzako ikasleak dira zaborraren kudeaketaz arduratzen direnak. Haien zereginak dira, zaborra sailkatzea, gelako zaborrontziak hustutzea, zabor bilketa gunera egun bakoitzean dagokion ontzia atera eta biltzea eta hondakin organikoekin konposta sortzea. Horretarako, astero-astero ikastalde ezberdinen artean zeregina txandakatzen dutelarik.

Ikaturteari amaiera berezia emateko asmoz, Ingurumenaren hamabostaldia antolatu dugu gure eskolan.

Hainbat ekintzekin osatuko dugu egitasmoa; txirrindulaz Arbizuko zabortegira eginen dugun bisita, Lakuntzako Udalaren laguntzaz antolatutako Ekirock ekimena, herriko erreka eta zaborraren inguruan adin ezberdinetarako NILSAk antolatutako tailerrak edota herriko txoko ezberdinetan eginen ditugun zabor bilketak, besteak beste.

Herriko udalak, pasa den neguan, herriko biztanleen mugikortsunaren inguruan gogoeta egiteko eta puntu ahulak hobetzeko kanpaina berezia antolatu zuen. Horretarako, herritarrek erantzun beharreko bi galdetegi prestatu zituzten; helduei zuzendutakoa bata, haurrei zuzendutakoa bestea.

Gaztetxoei zuzendutako galdetegiak, haurrek herrian barna mugitzeko dituzten ohituren eta haientzako jolasguneen inguruan informazioa jaso-tzea zuen helburu.

Lehen Hezkuntzako galdetegia erantzun zuten, lehenik. Ondoren, 6.mailako ikasleek, herriko gaztetxoek emandako emaitzak eta grafikoak aztertu eta erreportai audiobisuala ekoiztu zuten; herritarrei, galdetegian ateratako emaitzak jakinaraziz eta hauetatik ondorioztatutako zenbait aholku emanez. Artista bikainak gure 6.mailako ikasleak!