an Fermin Ikastolako 1. Batxilergoko ikasleek Mind Over Matter Europako proiektuaren barruan sortutako metodologia suediarra lantzen ari dira aurtengo ikasturtean zehar. Proiektu horren helburua STEM bokazioak sustatzea eta ikasleak Garapen Iraunkorreko Helburuetara (GIH) lotzea da. Erasmus+ programaren bidez finantzatuta, Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN) metodologia horren garapenean parte hartzen ari da Kroaziako Centre of Technical Culture Rijeka, Suediako Music Tech Fest-a (MTF), Italiako The Crhack Lab Foligno 4D eta Italiako Siauliai Techitunh Youth zentroarekin batera.

Suediako metodologia hau kartetan oinarritzen da eta parte hartzen duten ikasleen irudimena eta jakin-mina piztu nahi ditu. “Garrantzitsua da gazteek ulertzea STEM ikasketak ez direla formula matematiko sinpleak. Beste gaitasun batzuk ere kontuan hartzen ditu, hala nola sormena eta arteak”, azaldu du Sonia Mendozak, Nafarroako Industriaren Elkarteko proiektuaren arduradunak. STEM inglesezko ondoko hitzen inizialek osatutako akronimoa da: science, technology, engineering eta mathematics. Eta “STEM ikasketak” deiturikoak lau jakintza-arlo horietako titulazioak dira. Honela, izen hori duten hezkuntza-ekimenek edo proiektuek lau ikasgai horien antzekotasunak baliatu nahi dituzte, egunoroko bizi-tzako testuinguruak eta egoerak planteatuz, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren diziplinarteko ikuspegia garatzeko.

Baina San Fermin Ikastolan gara-tzen ari den egitasmo hau ez dago soilik zientzietako arloetako ikasleei zuzendua, gizarte zientzietakoak ere aritu baitira lanean. Azken finean, egungo gizartean sortzen zaizkigun arazo eta erronkei aurre egiteko diziplina ezberdinen arteko lankidetzaren beharra jarri nahi da mahai gainean eta hortik, gurean, STEAM terminoarekin lanean aritu izana, Artearen eta sormenaren arloa ere ikuspegi horren baitan txertatuz. STEAM-ek hezkuntzaren ikuspegi sortzaile eta artistiko bat eman nahi du, zien-tziaren eta teknologiaren edukien ikaskuntzaren osagarri bilakatu, pentsamendu dibergentearen garapena indartu... Azken finean, ikaslearen sormena bultzatu.

Honela, abenduan burututako lehen saioan, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) oinarri hartuta, ikasleek loturak egin eta hauen arteko harremanak ulertu behar izan zituzten. Lehen saioan egindako bigarren dinamikan, berriz, bideoen bitartez, STEM prestakuntza duten zenbait profesionalek haien lana zertan datzan azaldu zieten. Hirugarren eta laugarren dinamikan, ordea, ikasleek irudimena landu behar izan zuten. Aukera desberdinetatik karta bat aukeratzeko eskatu zitzaien, aukerei buruzko galdera bat egin zezaten. Esate baterako, karta-sorta batean, “programatzaile” hitza agertzen zen; beste batean, “hiri eta komunitate jasangarriak”, eta azken bietan “jokoak” eta “irakastea”. Horrela, programatzaile batek jokoen bidez hiri eta komunitate iraunkorrak lortzeko nola erakuts dezakeen hausnartu behar zuten. Eta, azken dinamikan, sortu ziren erronka bakoitzerako irtenbideak pentsatu edo proposatu behar izan zituzten ikasleek.

Hurrengo hilabeteotan egingo diren saioetan, ikasleek microbits-ekin egindako prototipoak sortuko dituzte. Microbits hauek plaka programagarriak dira, eta horiekin hainbat ekintza egin daitezke. Hirugarren saio batean, berriz, taldeek beren prototipoak aurkeztuko dizkiete ikaskideei eta, haien artean, elkarrekin, egin daitezkeen hobekuntzei buruz hausnartuko dute. Hobekun-tza horiek haien egitasmoetara ekarri ondoren, azken saio batean, ikasgela osoari aurkeztuko dizkiete sortutako azken lanak.

Lina Andueza, San Fermin Ikastolako Batxilergoko koordinatzailearen arabera, horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira etapa honetako ikasleentzat, hain zuzen datozen urteetarako ikasketak hautatu behar dituztenez, oso baliagarriak zaizkielako orientazioa lantzeko unean. Gainera, genero ikuspegi batetik, egitasmo honen bitartez, neskengan inpaktua eragin nahiko lukete, “Zientzia-teknologia alorrean oso neska gutxi aurkitzen ditugulako oraindik eta ikasketa hauek hurbildu nahi dizkiegulako, hain zuzen erabakia hartu behar duten momentu honetan”, gaineratu du Anduezak.