- Hasiera batean Andosillako taldea gurera etortzekoa zen, baina irakasleak direnez, ezin izan dugu beraiekin zuzenean egon eta elkarrizketa online egin dugu.

Musikaz bizi zarete edo beste bizi modua duzue?

-Momentu honetan ez gara musikaz bizi,bakoitzak bere lana duelako. Adibidez, Jabik bere aitaren graberan egiten du lan, hemen, Andosillan. Amaia eta biok, musika irakasleak gara eskola desberdinetan.

Zein musika mota duzue gustuko?

-Amaiari kantautoreen musika gustatzen zaio, pop rock-a bereziki, Izaro eta Alice Wonder esaterako. Jabiri La Polla Records gustatzen zaio eta niri kantautoreak gustatzen zaizkit.

Zein beste abeçslari gustoko duzue?

-Bereziki Maria Ruiz eta Eba Sierra.

Zergatik deitzen zarete Ojos Violeta?

-Taldearen izena bidaia batean atera zen.Kadizera joan ginen lagun bat bisitatzera eta justu talde hasi berria zen.Gure laguna, Itzik, esan zigun gure taldearen izenean gure begiak agertu behar zirela oso politak direlako.Guk argi genuen ere, emakumeen kolorea agertu behar zela. Orduan nahasketa bat egin genuen eta Ojos Violeta atera zen.

Nola ezagutu zineten?

-Hasiera batean, ni (Amaia) hasi nintzen konposatzen eta etxean jo-tzen, baina gertuko jendeak, abestiak oso politak eta hunkigarriak zirela esan zidaten. Orduan Maite eta Jabi beste gauza musikalak sar-tzen hasi ziren. Horrela, gehiegi pentsatu gabe, sortu zen Ojos Violeta. Andosillako udaletxetik kon-tzertu bat egiteko eskatu ziguten 2019an. Kontzertu hori prestatzeko hirurak elkartu ginen eta hortik aurrera kontzertu gehiago ematen jarraitu dugu.

Zergatik abesten duzue emakumeen alde?

-Emakumeen kontrako erasoei buruz hitz egiten eta abesten dugu, pentsatzen dugulako oso gai inportantea dela eta oraindik ere asko aurreratu behar dugula zentzu honetan. Egoera oso larria da eta horregatik egiten ditugu horrelako abestiak.

Zenbat abesti sortu dituzue taldean?

-20 abesti inguru.

Zein izan zen zuen lehenengo abestia?

-Aire izenekoa.

Nork konposatzen ditu abestiak?

-Amaia da abestiak konposatzen dituena.

Abestiak egiterakoan zertan pentsatzen duzue? Nola burura-tzen zaizkizue abestiak?

-Amaiak beti esaten du, bere gorputzaren beharra sentitzen duenean abesti bat ateratzen zaiola. Emozioekin lotuta dago behar hori eta barrutik mugitzen zaizkion egoerak bizitzen dituenenan atera-tzen da. Gehienetan amorrua, tristura edo inpotenzia sentitzen duenean.

Nori dedikatuko zeniokete abesti bat?

-Gure amonari abesti bat dedikatu genion eta guretzat oso berezia da, abesti hori Sois escudo da.

Zuen abestiez gain, bertsioak abesten dituzue? Zeintzuk?

-Euskaraz ere bertso batzuk kanta-tzen ditugu. Hauen artean Negua joan da ta, Loretxoa, Txoriak txori, Errefuxiatuarena.

Gustatuko litzazueke talde famatu batek zuen abestiren bat aukeratzea eta abestea? Zergaitik? Zein talde?

-Bai, seguru baietz, oso polita izango zen; ze uste dugu arrotzekoa dela norbaitek gure musika entzutea, ulertzea eta baloratzea.

Abesti guztietatik zein da gustukoena?

-Mi antifaz.

Zein izan da zuen abestirik ezagunena?

-Momentu honetan abestirik ezagunena Rompiendo el guión da. Orain dela oso gutxi bideo-klip bat zabaldu genueelako.

Diskorik atera duzue?

-Duela urte bat diskoa atera genuen Rompiendo el guión izenekoa.

Urduri jartzen al zarete kontzertu bat eskaintzerakoan?

-Beti urduritasun puntu bat senti-tzen dugu atera baino lehen, ongi egin nahi dugulako. Hala ere, urduritasun hori berehala joaten da eta asko disfrutatzen dugu eszenatoki gainean.

Zein izan da zuen kontzerturik gogokoena?

-Ezin dugu kontzertu batekin geratu, denak bereziak izan direlako, gauza bat edo besteagatik. Asko gustatzen zaigu eskola edo institutoetan jotzea,horregatik gustatuko li-tzaguke horrelako egoera bat berriro bizitzea.