iruñea. Donostiako Zinemaldian estreinatutako Telmo Esnalen Urte berri, on, amona! filma Iruñean aurkeztu zuten atzo, eta gaurtik aurrera Golem-Baiona Zinemetan egongo da ikusgai.

Filmak umore beltza erabiltzen du familia bateko barne arazoez hitz egiteko: Alzheimer gaixotasuna daukan (edo daukala dirudien) amona Marik bere alaba Maritxuren arreta guztia bereganatzen du. Joxemarik, Maritxuren senarrak, amona zaharren egoi-tza batean sartzeko unea iritsi dela erabakitzen du. Helburua aurrera eramateko, Joxemarik bere alabaren senarra den Kintxoren laguntza izango du. Hasieran ardura erraza iruditzen zaien arren, ezusteko ondorioak ekarriko ditu familian.

Filmaren egilearen arabera, Urte berri on, amona! drama da, baina umore beltzaz baliatzen da gai ba-tzuen inguruan hausnartu ahal izateko: bakardadeari beldurra, balio galera, norberekoikeria edo familiaren desegituratzea, besteak beste.

Pelikulako aktore taldea Euskal Herriko zinema eta telebista arloko aurpegi ezagunez beteta dago: Josean Bengoetxea (Kintxo), Nagore Aranburu (Miren), Kontxu Odriozola (Mari), Pedro Otaegi (Joxemari) eta Manex Bengoa (Asier). Mari amonaren papera, ordea, Montserrat Carulla kataluniarrak betetzen du.

Esnalek bakarka zuzentzen duen lehenengo filma du hau, 2005ean Asier Altunarekin batera zuzendutako Aupa Etxebeste! arrakastatsuaren ondoren. Hala ere, Altunak Urte berri on, amona!-ren gidoi aren idazketan parte hartu du.

curriulum luzea Telmo Esnalek esperientzia aberatsa dauka zinemaren munduan, orain artekoan film laburrek pisu gehiago izan dutelarik. 40 ezetz, Txotx, Taxi? eta Amona Putz! pelikula laburrekin 100 sari baino gehiago lortu izan ditu zinemaldi desberdinetan.

Bestalde, zuzendaritza lagun-tzaile arloan egindako ibilbidea ez da motza izan. Besteak beste, Alex de la Iglesiaren Crimen Ferpecto800 balas eta La Comunidad; eta Iciar Bollainen Hola, ¿Estas sola? eta Flores de otro mundo filmeetan lan egin izan du.

Aupa Etxebeste! pelikulari dagokionez, Asier Altunarekin batera zuzendutakoa, gaur arteko euskal pelikularik ikusienean bilakatu zen 2005ean, eta eta Goya Sarietan Zuzendaritza Berri Onenerako izendapena lortu zuen urte hartan.