NAVARRA
El cartel que anunciará las fiestas de Tudela 2025
Jeremy Delleren erakusketa bat zabalduko dute ostegunean Azkuna Zentroan
BILBO. Londreseko artistaren obra agertzen diren hainbat gai uztartu nahi dituzte erakusketaren ardatzek, esate baterako, artearen zirkuitua, herri kultura britainiarra eta Ingalaterrako langile kultura. Artistaren ekoizpenaren aldi zabala hartzen du barne erakusketak, 1990eko hamarkadan hasi eta gaur egunera artekoa, hain zuzen, 2004an Donostian Manifesta 5 Arte
Garaikideko Europako Biurtekoan inauguratu zen "Social Parade" pieza ere.
Bere lanetan, Jeremy Dellerrek gogoeta egiten du kultura ingelesari eta haren kontraesan historikoei eta politikoei buruz, gizarte kapitalista postindustrialaren eta multikulturalaren barruan. Erakusketaren komisarioak Ferran Barenblit, Amanda de la Garza eta Cuauhtemoc Medina dira.