BILBO. Topaketan, hainbat arlotako jarduerak programatu dira: musika, ekintzailetza, teknologia berriak, eta, lehen aldiz, ikus-entzunezkoen sektorea eta bideo-jokoen merkatua.

EMAKUMEAK IZAN DIRA PROTAGONISTAK

2018. urtean, #Keychange programak izan du protagonismo nagusia; Europako programa horren bidez, emakume artistak ahaldundu eta ikusarazi nahi dira, beste emakumeentzat adibide eta inspirazio izan daitezen haientzat bereziki zaila den industria-mundura sartzeko. Testuinguru horretan, BIME PROk Europako hainbat herrialdetako 70 emakume ekintzaile eta artista bildu ditu. Proiektu honen buru Vanessa Reed izan da: musika arloan eraginik handiena duten emakumeen artean hirugarrena. Emakumeek parte hartu duten hitzaldi ugari izan dira, baina, horrez gainera, grabazio-estudio bat egon da, non artistek aukera izan duten beren abestiak konposatu eta grabatzeko.

TVREN SORTZAILEA BILBO EZAGUTU DU BIME PRO EKITALDIARI ESKER

John Lack, MTVren sortzailea, programaren protagonista nagusietako bat izan da; izan ere, parte hartu du BIME PRO Vid&Sound ikus-entzunezko topaketan eta BIME PRO Startups ekintzaileentzako topaketaren irekieran.

Ekitaldi profesional honi lotuta eta BIME Live jaialdiaren atariko gisa, BIME CITY izan da. Hiri-jaialdi horretan, doako 40 kontzertu baino gehiago egin dira, Bilboko hainbat aretotan. Mundu osoko artista berrien emanaldiei esker, dantza egiteko aukera izan du Bilboko publikoak, hilaren 23 eta 24an.