‘kamisoi zuri zetazkoa’. Alaine Agirrek Kamisoi zuri zetazkoa deituriko helduentzako narrazio ilustratu “gordina” aurkeztu zuen atzo Donostian. Hamar urteko neska bat da Agirreren kontakizun berriaren protagonista.Ingelesa ikastera doa kanpamentu batera, eta, bertan, begiraleetako batek bere inguruan “armiarma sare” bat ehuntzen hasten da. Idazkera “hotza, lehorra eta, batez ere, soila” erabili du idazleak, ez du gertatzen dena esaten; Agirrek “erakutsi egiten du kontatu nahi duena”. Argazkia: Ruben Plaza