Loraldia martxoaren 15ean hasiko da Sarrionandiaren 'Kalaportu' antzezlanarekin. Estreinaldia Arriaga Antzokian izango da. Antzezlanak idazlearen sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du.

Gaurko aurkezpenean, Loraldia Festibalaren produkzio arduraduna den AitorNarbaizarekin batera, Audience taldeko Gaizka Insunzak parte hartu du, artista guztienordezkari moduan; eta AEKtik, Asier Amondok, Korrika arduradunak.

Ikuskaria

Joseba Sarrionandiaren testuak sarritan bihurtu dira kantu. 145 kantu burutu dituztepoetaren poemekin. Zalantzarik gabe, euskal idazlerik musikatuena da. Ikuskari honekSarrionandiaren testuekin sortutako kantuen bilduma plazaratuko du.Kalaportu: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz sentikariak Iurretakopoetaren sormen lurraldea kantuen bidez irudikatu nahi du. Horretarako hamaika kantarieta bi idazle bilduko ditugu tauletan. Kontzertu poetikoa izango da, Sarrionandiarensormenarekin bat egiteko bide musikatu zirraragarria.

Ikuskizunak Gure oroitzapenak proiektuan du abiapuntua . Gure Oroitzapenakegitasmoa izen bereko poesiatik abiatzen da. Aurrena, film bat burutu dute, hamabizinegilek eginiko film kolektiboa. Bigarrenez, kantu, testu eta poemen bilduma dendisko-liburua. Eta azkenik, sentikaria: Kalaportu. Sarrionandiaren poesia musikatuaeszenan.

Loraldia Festibalaren produkzioa da eta Mireia Gabilondok egin du zuzendaritzaartistikoa; Fernando Bernuesek asmatu du eszenografia. Eta oholtza gainean,musikariak, idazleak eta aktoreak bilduko dira eszenan Sarrionandiaren poesia kantubihurtzeko. Besteak beste, Audience, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga,Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Harkaitz Cano eta UxueAlberdi.

Korrika kulturalarekin elkarlana

Loraldia Festibala eta Korrikaren artean lotu den elkarlanari esker, KorrikaKulturalaren egitarauaren baitan Kalaporturen emanaldiak eskainiko dira EuskalHerriko hainbat tokitan .

Horrela, martxoaren 15eko Bilboko estreinaldiaren ondoren, Kalaportu: JosebaSarrionandiaren lurralde poetikoa kantuz Euskal Herriko beste lau hiriburutan eskainiko da:Gasteizko Principal Antzokian, martxoaren 21ean; Baionako Antzokian martxoaren 23an;Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, martxoaren 24an; eta Iruñako Gayarre Antzokian,martxoaren 28an.

Asier Amondok, Korrikako arduradunak, elkarlan honetatik sortu den emaitza azpimarratunahi izan du, bi ekimenak, bai Korrika eta Korrika Kulturala eta baita Loraldia ereelkarlanean oinarritzen direlako. Eta eskerrak eman nahi izan dio Kalaportu eta Loraldiari,honi esker lehen aldiz Korrika Kulturala Euskal Herriko bost antzoki nagusietara iritsikodelako.