BILBO. Marta Oliveres, creative managerrak, Kristin de Groot, Dansatelierreko zuzendariak eta Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendariak osatutako epai-mahaiak Jaiotz Osa hautatu du, 2019ko irailean Azkuna Zentroan eta 2020ko urtearen hasieran Dansateliers Rotterdamen-en izango den egonaldi honetarako.

Jaiotz osak OSA+MUJIKA konpainia osatzen du, Xabier Mujikarekin batera. Bi mundu sortzaileren batuketa da, dantza eta eszenografia/jantzitegiaren uztarketa. Jaiotz dantzaria eta koreografia da; Xabier Mujika, berriz, jantzitegi eta espazio eszenikoaren diseinatzailea. Bien artean, istorio bisualak kontatu nahi dituen taldea eratzen dute. Buruan dituzten irudi guztiak sortu nahi dituzte, forma eta zentzua eman, eta gauzatu nahi dituzte, mugimendu aldetik eta ikus-entzunezkoen formatuan.

Bestetik, dantza garaikideko sorkuntza eta erakusketako Dansateliers Rotterdam zentroak Sigrid Stigsdatter Mathiassen (1990, DM) koreografoa hautatu du, bi espazioetan egiten den egonaldi honetarako. Artista honek Bilbon izango du egonaldia, irailaren 2tik 30era, Jaiotz Osarekin harremanetan.

Sigrid Stigsdatter Mathiassen (1990, DM) koreografoa, performer-a eta bokalista da. SNDO-n amaitu zituen ikasketak (School for New Dance Development ? AHK) Remembrane soloarekin. Sortzaile gisa, Sigridek tresna modura erabiltzen ditu hitzak eta mugimenduak, errealitatearen eta imajinazioaren arteko mugak lausotzeko.

EGONALDIAK AZKUNA ZENTROAN

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, zuzeneko eta erakusketako arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko, artelanen sorkuntza bultzatu, eta ikus-entzuleengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz.

Programa honek baldintza material egokiak eskaintzen dizkie sortzaileei, zentroaren programazioei lotuta dauden proiektuak garatzeko. Hainera, hurbileko sorkuntza-ehuna nazioarteko kultura-inguruneekin lotu, eta truke, erlazio eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatzen ditu.

Zeregin horretan, ahalegina egiten du beste zentro batzuekin elkarlanean aritzeko, adibidez, Habanako Carlos Garaicoa estudioarekin eta Rotterdamgo Dansateliers dantza garaikideko zentroarekin. Sare horiek bide ematen dute prozesu artistikoak trukatzeko eta jarraipena izan dezaketen lanbide-harremanak ehuntzeko. Ildo honetan, Praktika artistikoen egonaldiaren deialdiak irekita jarraitzen du martxoaren 17ra arte. Egonaldi honek Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukea sustatzen du, bi espazioetan ikerketa-aldi bat eginez, testuinguru artistiko desberdinetan eta bertakoetan ikerkuntza eta lana bultzatzeko asmoz.

Consonni argitaletxeak, Zentroko kolektibo egoilarrak, ‘consonni radio con Az’ irratiarekin jarraitzen du asteartero, irratia entzutea esperimentaziorako tresnatzat hartuta. Irrati honek podcast-en parrila du, kultura kritikoa hedatzeko.

Bestalde, Azkuna Zentroak ‘Artista elkartekide’ programa jarri du abian, sorkuntza artistikoa sendotu eta zabaltzen duen programa bat, sortzaileak lagundu eta babesteko helburuarekin. 2019ko urtarrilean hasita Sra Polaroiska eta Oscar Gómez artista elkarkideak ditugu.