NAFARROA. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Nafarroako udalei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du, 2019. urtean Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszeniko eta musikal profesionalen programazioa (Udal Platea Local) bultzatzeko xedez. Laguntzen zenbatekoa 552.000 eurokoa da.

Laguntzak eskatzeko epea astelehenean, martxoak 18, hasi eta apirilaren 15era arte luzatuko da, eta Nafarroako Antzokien Sareari atxikita dauden nahiz agertoki baten titularrak diren udalek eskatzen ahalko dituzte, baldintza hauek betez gero: 10.000 eta 19.999 biztanle bitarteko populazioa (2018ko urtarrilaren 1ean) duten udalerriek 40.001 euroko gutxienezko inbertsioa egitea, eta 40.000 euro artekoa gehienez 9.999 biztanle dituzten udalerrien kasuan.

Dirulaguntzen xedea da laguntza ematea arte eszenikoen eta musikalen programazioari, publikoekin bitartekaritza egiteko jarduerei eta egoitzei, baita artista elkartuen beste ekintza batzuei ere, arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalak kontratatuz. Jarduera horiek guztiak 2018ko azaroaren 6tik 2019ko azaroaren 5era bitartean egin beharko dira, biak barne.

Eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez.

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzen bitartez, gehienez, justifikaturiko gastu diruz lagungarrien % 70 estaltzen ahalko da, eta berdintasunez eta proportzionaltasunez banatuko dira udalen artean, eskaeren baremazioan lorturiko puntuazioaren arabera.

Deialdi honen ondorioetarako, honako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Talde profesionalen ikuskizunak kontratatzearen ondoriozko gastuak, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

b) Publikoarekin bitartekaritza jarduerak egiteko kontratatutako profesionalek sortutako gastuak, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

c) Egoitza, artisten elkarketa eta sorkuntza habia/laborategia proiektuak egiteko kontratatutako profesionalek sortutako gastuak, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

d) Diruz lagungarria den programazioaren sustapenak eta/edo publizitateak ekarritako gastuak, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

e) Egile eskubideen kontzeptu gisa ordaindu behar diren gastuak, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Deialdi honetatik kanpo gelditu dira talde ez-profesionalen kontratazioa; bidaia, garraio, otordu eta ostatu gastuak; herriko arte eta/edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak; toki eta materialen alokairuak, errefortzu teknikoak eta/edo laguntza langileen kontratazioa eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak diruz lagundutako edo sustatutako ikuskizunei dagozkien gastuak.