ostiralero

Errekaldek umorezko lau antzerki jasoko ditu apirilaren 12ra arte

Umorezko Antzerki erakustaldiaren VII. edizioak, arratsaldeko 19:30ean eskainiko ditu barre egiteko minutu batzuk

09.02.2020 | 01:02
Errekalde auzoak Umorezko Antzerki erakustaldia
Errekaldeko Umorezko Antzerkia 2019

Umorezko Antzerki erakustaldiaren VII. edizioak, arratsaldeko 19:30ean eskainiko ditu barre egiteko minutu batzuk

BILBO. Errekaldek umorezko lau antzerki jasoko ditu apirilaren 12ra arte, lau ostiraleta jarraian. Umorezko Antzerki erakustaldiaren VII. edizioak, arratsaldeko 19:30ean eskainiko ditu barre egiteko minutu batzuk.

Erakustaldiak ikus-entzule helduei eskainitako umorezko lau proposamen eszeniko jasotzen ditu, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da, baina sartzeko gonbidapena jaso beharko da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, udaltegian bertan, pertsona bakoitzeko bi, gehienez ere.

Antzerki programazioa ostiral honetan, martxoaren 22an irekiko da, Kataluniako Juancallate konpainiaren "Mr. Kebab" ikuskizunarekin. Umore absurdua, surrealismoa, hitz jokoak eta ikus-entzuleekin konplizitate handia uztartzen dituen ikuskizun barregarria da. Antzezlanaren protagonista Mr. Kebab da, jatorriz turkiarra den eta ikus-entzuleak dadaismoaren munduan sartuko dituen magoa. Bertan dena da anti: anti-magia, anti-artea, anti-ikus entzuleak. Oinarri horretan abiatuta absurdua lehertuko da. Erabateko surrealismoz eta delirio barregarriz betetako 70 minutu.

Martxoaren 29rako aurreikusita dagoen bigarren antzerki saioa, "Amico on the Beach" ikuskizuna eskainiko duen Nafarroako Amico Teatro konpainiaren eskutik etorriko da. Ikuskizuna, Ion Amicoren eta Txori Amicoren arteko batasun hautsiezina edo ez-komenigarritasuneko ezkontza da. Ikuskizunean, adiskide bikotea keinuen lengoaiaren eta mugimenduaren munduan murgilduko da, ikuskizun freskagarria eskaintzeko ikus-entzuleei. Musika eta umorea egongo dira bi pertsonaia bitxi horien ondoan. Euren oporraldi berezietan, oso ondo pasatuko dute, Tony Manero, surflari, hondartzako zaindari, boxeolari, urpekari, marinel edo igeriketa sinkronizatuko erregina izatera jolasten diren bitartean.

Hurrengo hitzorduan, apirilaren 5ean, Ion Martínez Esnaola eta Jose Cruz Gurrutxaga helduko dira Errekaldeko eszenatokira, euskarazko "Irri par Txou" lanarekin. Bi tipo eszenatoki gainean, gai guztiak landuko dituztenak, bakoitzak bere estiloarekin, baina biek ere umorearen bitartez. Ikastolako eta unibertsitateko garaiak, maitasuna eta sexua, familia, gure izateko modua, musika? Biak ere, antzezpenaren munduan esperientzia luzea duten antzezleak dira. Martinez, bakarrizketagile eta Aldatzen laguntzen konpainiaren sortzailea, eta Gurrutxaga antzerkian (Txalo, Tartean, Vaivén...) eta telebistan (Jaun eta jabe, Goenkale, Mi querido Klikowsky...).

Umorezko Antzerki Erakustaldia apirilaren 12an amaituko da, Madrilgo Cía. Fuera de lugar konpainiaren "Entre dos abrazos" ikuskizunarekin. "Entre dos abrazos" lanak zahartzaroaren eta erabateko haurtzaroaren arteko harremanaz egiten du berba, bi pailazoren ikuspuntutik. Josek eta Emiliok euren egoitzan bizi dituzten zoritxarrak, eta denbora igarotzeak ez dute lortuko bi agure marmarti horien izpiritua eta abenturarako esentzia ezabatzerik lortuko. Egun batean Nieves, egoitzako zuzendaria, eurekin zikin jolastera ausartuko da, baina oraindik ez daki nori bota dien erronka. Denbora asko igaro orduko jabetuko da.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.eus webgunean.

EGITARAUA

MARTXOAK 22
JUANCALLATE
"Mr. Kebab"

MARTXOAK 29
AMICO TEATRO
"Amico on the Beach"

APIRILAK 5
ION MARTINEZ ESNAOLA & JOSE CRUZ GURRUTXAGA
"Irri Par Txou"

APIRILAK 12
CIA. FUERA DE LUGAR
"Entre dos abrazos"

Errekaldeko Udaltegian. 19:30ean. HELDUENTZAT.

Martxoaren 22an eta 29an eta apirilaren 12an sarrera librea, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik udaltegian bertan hartu behar den gonbidapenarekin, pertsona bakoitzeko bi, gehienez ere. Gainerako saioetarako sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.