donostia - Hamabi edizio bete ditu Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, eta hamabi sari banatu zituen atzo iaz egindako lanen artean. Urtea joan da, Babarrun txapelketa, Erroak, Min ezkutuak, Stendhal, Zain, Minutuak eta Mugak hautsiz lanak izan ziren sarituak (batzuek sari bat baino gehiago lortu zituzten). Profesionalek osatu dute ere aurten epaimahaia (Iratxe Fresneda, Natxo Rodríguez eta Izaskun Arandia) eta ikasleak izan dira antolakuntza lanetan aritu direnak Iban del Campo irakaslearen gidaritzapean. Argazkia: N.G.