ASTEAZKEAN

Bidebarrieta kulturguneak literatura frantseari buruzko beste topaketa jasoko du

09.02.2020 | 14:18
Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du. Gema Ferrer Loth liburuaren beste gidoilaria ere bertan egongo da.

BILBO. Bruno Lothez gain, Gema Ferrer Loth argitalpenaren beste gidoilaria ere bertan egongo da, eta biek Jon Spinaro marrazkilariarekin egingo dute berba. Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, eta frantsesez egingo da, gaztelaniarako aldi bereko itzulpenarekin.

Guernica, Bruno Lothen marrazkiak eta gidoia dituen lan baliotsua da. Gernikara bidaiatu zuen, hainbat pertsonarekin berba egiteko, Luis Iriondo bonbardaketatik bizirik geratzen zen azken pertsonarekin, besteak beste. Lekukotza hori eta beste batzuk entzun eta babeslekuak eta Bakearen Museoa, besteak beste, bisitatu eta gero, Lothek bi agertoki paralelo dituen istorioa diseinatu zuen: alde batetik, Pablo Picassoren margolan ezagunenaren sorkuntza prozesua eta, bestetik, Gernikako biztanleen eguneroko bizitza erasoaren aurreko asteetan.

Gernika, aireko eraso bortitzak suntsitu zuen. Gerra krimen hori, zibilen kontrako aireko lehenengo bonbardaketetako bat izateagatik eta Pablo Picassoren margolan ezagunenetako baten inspirazio iturri izateagatik geratu da historian. Bruno Lothen Guernica, kontatzen ez den historiarako zabalik dagoen leihoa da: euren herriarekin batera bizia ere suntsitu zitzaien pertsona haien patua. Kontakizun hori, bere herrialdea gerrak suntsituta eta faxismoak mehatxatuta ikusteak eragiten zion amorrua adierazi gura izan arren hori egiteko inspirazioa aurkitzeko zailtasunak dituen Pablo Picassoren prozesu artistikoarekin batera doa. Album horretan, Bruno Lothek biztanleen eta artistaren intimitatean murgiltzen gaitu, artearen obra gorenetako baten funtsa aurkitzeko.

Gidoilari eta marrazkilari bilakatu aurretik, Bruno Loth publizitatean ari zen lanean. Komikiaren abenturan buru-belarri murgildu zen Ermo seriearekin. Berak argitaratu behar izan zuen, ez zegoelako bere proiektuan interesatutako editorerik, eta Libre d'images argitaletxea sortu zuen. Ermo, Aprendiz edo Obrero komikiek, sarri askotan fikziozkoak diren pertsonaien bitartez, bere familiako kide baten istorioa kontatzen dute, historiako gertakari garrantzitsuetan zehar, Espainiako Gerra Zibilean edo Bigarren Mundu Gerran, besteak beste.

Bidebarrieta kulturguena, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.