Imajinazioa. Hori izan dutebidelagun Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo sortzaile gazteek Puntu Koma telesail digitala sortzerako orduan.Next Station egitasmora aurkeztuzuten buruan zebilkien ideia, etafinalisten artean egon ostean, haienideia aukeratu zuten pantailara eramateko.

4K teknologia erabiliz ekoitzi deneuskarazko lehen websaila da Puntu koma; hain zuzen ere, kalitate etadefinizio aldetik maila altuagoa du.Guztira, sei atalez osatuta dago etahorietako bakoitzak hamar minutuirauten ditu. Lehenengo biak ikusgai daude EITBren webgunean.

Ospitale bat. Ospitale bat eta telefono dei bat. Emakume bat ageri dalehen eszenan, ziztu bizian ospitalera sartzen. Arrate du izena. Harensemea gaixorik dago, ospitaleaningresatu berri koma egoeran. Ezhitz egin, ez mugitu. Ezer ez. Hareninguruan gertatuko da trama guztia eta ondoan izango ditu zenbaitpertsonaia. Hala ekin zion telesaildigitalak bere lehen kapituluari.

EGONALDIA Sorzabalbere eta Rojogazteek, berriz, liburutegi bateanhasi zuten bidaia. “Ikasten geundela erabaki genuen parte hartzea,aurkezteagatik ez baikenuen ezergaltzen”, kontatu du Sorzabalberek.Esan eta egin. Gainontzeko partehartzaileen aurkezpen bideoakikustean ez zuten uste finalistenartean egongo zirenik. Errealitatea,ordea, bestelakoa izan zen. Mezubaten bitartez jakinarazi zietenfinalera iritsi zirela. “Momentuhorretan esan genuen: Ai ama, non sartu gara!”. Haien ideiari bueltabatzuk eman asmoz, gainontzekofinalistekin batera egonaldi bat eginzuten, Bilboko laborategi batean.Bide horretan, Joanes Urkixo gidoigilea izan zuten lagun gidoiarenlehen oinarriak ezarri ahal izateko.Besteak beste, gidoigintzaren gaineko azalpenak eman zizkienUrkixok. Sorzabalberek nabarmendu du hura esperientzia “ederra”izan zela: “Lanerako giro atseginazegoen; izan ere, gainontzeko bi talde finalistekin harreman oso onaegin genuen”.

Behin gidoi batek eduki beharrekopuntuetako batzuk barneratuostean, hura osatzeari ekin zioten bigazteek. Izaskun Arandia gidoigileeta ekoizlearen tutoretzapean egonziren, eta haren aholkuak baliagarriak suertatu zitzaizkien pentsatuazutenari aldaketa batzuk egiteko.“Hasierako ideia nahiko surrealistaeta ia ezinezkoa zen, beraz, momentuko errealitatera egokitu behar izangenuen”, azaldu du Sorzabalberek.

Gidoigileak ez ezik, proiektuarenparte izan ziren beste hainbat kideere. Sortzaileek finalistekin harreman ona egin zutela-eta, erabakizuten “polita” litzatekeela haiek eretelesailean parte hartzea. “Finalistaguztiei komentatu genien, baina udazenez, askok ezin izan zuten”, nabarmendu du Sorzabalberek. Hala,Kepa Errasti izan da websailean parte hartu duen finalista bakarra.Horrez gain, zuzendari lanetan ereizan dute laguntza, Maru Soloreszinemagilea izan baita proiektuazuzendu duena. Sortzaileek azaldudutenez, haren esperientzia lagungarria egin zaie gehiago ikasi ahalizateko: “Ez geneukan inolako esperientziarik; Solores bezalako emakume batekin lanean jardutean pilabat ikasi dugu”. Horrez gain, azpimarratu dute lan-taldeko kideen% 60 emakumeak izan direla.

INTRIGA ETA DRAMA Sortu beharreko websaila umoretsua izateazuten helburu, baina gidoiarensorkuntzan aurrera egin ahala, aldaketak egin zituzten. Gidoien edizioanprofesionalak diren zenbait kideizan zituzten laguntzaile, eta haieiesker konturatu ziren umoreak baino pisu handiagoa eduki zezaketeladramak eta intrigak. “Hasierakoasmoa eraldatu zen, eta erronkatzathartu genuen gure eskemetatikkanpo zegoen gidoi mota bat sortzea”, eman du jakitera Sorzabalberek. Izan ere, hark gaineratu du bisortzaileei errazagoa egiten zaielaumorea sortzea.

Hasierako asmoetan ere bazutenbeste helburu bat: aniztasuna islatzea. Hala azaldu du Sorzabalberek:“Argi genuen errealitate ezberdinakbatu behar genituela toki itxi batean,haien arteko interakzioak, erlazioaketa erreakzioak ikusteko”. Harenesanetan, errealitate ezberdin horiek azaltzeko pertsonaiak inguruanidentifikatutako egoeretan oinarrituta sortu zituzten, baina bada salbuespenik: Arrate pertsonaia. “Hainbatek galdetu digute ea ama tradizional baten irudian oinarritu ginen,baina guretzako ez dago halako figurarik”, nabarmendu du Sorzabalberek, eta gaineratu du haiek asmatutako pertsonaia dela, inorenganoinarritu gabea.

Egindako lanak eman du bere fruitua. Jaialdi ezberdinetara aurkeztudu ekoizle-etxeak egindako lana etahorietako batzuetan sariak irabaziditu. Iñake Irastorzak ere eskuratudu sari bat; hain zuzen, Miami WebFeb jaialdiko Aktore Onenaren saria.

Bien bitartean, ikusleek badute tramaren intrigaz gozatzen jarraitzekoaukera. Egingo dute topo ezustekoren bat edo besterekin. Finean, sortzaileek dioten eran, “hau hasi besterik ez da egin”.