Helduen Txaparrotan txapelketa jokatuko da

09.02.2020 | 18:32
Helduen Txaparrotan txapelketa jokatuko da.

ZARAUTZ. Pasa den asteburuan gazteenek eman zioten hasiera aurtengo Txaparrotan eskubaloi txapelketari. 1.013 jokalarik hartu zuten parte, eta 238 partida jokatu zituzten Desertu Txikian, sei joko zelaietan banatuta. Bihartik aurrera izango da helduen txanda. 1.009 pertsona bilduko dira eskubaloiaren festan, hamaseigarren urtez jarraian. 128 taldek eman dute izena; 36 emakumezkoek osatutako taldeak dira, 63 gizonezkoek osatutakoak, eta 29, bitarikoak. Bihar hasiko dira partidak, 9.00etan, eta igandean jokatuko dituzte finalak, 18.30ean hasita. Jarraian banatuko dituzte sariak.