Bilbo - EHUko Zeramika masterraren 12 ikasleren lanak Bizkaiko Batzar nagusietan daude ikusgai, Estekadurak-Movimientos izeneko erakusketan.

Modu horretan, uztailaren 19ra arte Bilboko egoitzan izango den erakusketan, atzo Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak aurkeztutakoa, hainbat herrialdetako ikasleek hartu dute parte, artista euskaldunez gain, hala nola Txile edota Brasilgoek, hala “zeramikaren konexioak eta berezitasunak islatzen dira”.

Master amaierako lanak dira Bizkaiko Batzar Nagusietan erakusgai daudenak; eta EHU eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, ikasleen artelanak Bizkaiko Batzarretan erakusteko helburuz sinatu zuten hitzarmenean oinarrituta egiten den lehenengo erakusketa da Estekadurak-Movimientos izenekoa. - DEIA