EUSKARA BULTZATU

Zupiriak uste du gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko tartea dagoela

"Haurrak eta gazteak dira euskara neurri handiagoan ezagutzen  dutenak

09.02.2020 | 21:09
La expedición de 2018 pasó por el Pirineo navarro. Fotos: Euskarabentura

"Haurrak eta gazteak dira euskara neurri handiagoan ezagutzen  dutenak

BILBAO. Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin batera, Eusko Jaurlaritzako  bi ordezkariek Euskarabenturako gazteekin hitz egiteko aukera izan  dute arratsalde honetan egindako ekitaldian.

"Haurrak eta gazteak dira euskara neurri handiagoan ezagutzen  dutenak, bai eta gehien erabiltzen dutenak ere. Hala ere,  hizkuntzaren erabilera sozialaren ikuspuntutik, tartea dago urratsak  ematen jarraitzeko, batik bat belaunaldi gazteenen artean, ezagutza  maila oso altua da eta. Helburu hori lortzeko, euskarak bizipen  positiboekin lotuta egon behar du, eta horren adibide da  Euskarabentura; haren bidez, gure kultura eta gure hizkuntza hobeto  ezagutu ahal izango dute", adierazi du Zupiriak. Gainera, kultur  ondarea gazteen artean hedatzeko ekimenak duen garrantzia nabarmendu  du.

Aurtengoa Euskarabenturaren bigarren edizioa da, eta Eusko  Jaurlaritzak bi sailen bitartez lagundu du ekimena: Kultura eta  Hizkuntza Politika Saila eta Enplegua eta Gizarte Politikak.  Nafarroa/Euskadi/Akitania Berria Euroeskualdeak ere proiektua  laguntzen du.

Ekimenak hiru helburu nagusi ditu: gazteen artean euskararen  erabilera sustatu eta normalizatzea; gazte euskaldunen sare berri bat  sortu eta elikatzea; euskal natur ondasun eta ondasun historiko nahiz  kulturalen transmisioa bermatzea.

120 GAZTE

Euskarabenturan 16 eta 17 urteko 120 gaztek hartzen dute parte,  Euskal Herri osokoak, bai eta diasporako zenbait ere. Uztailaren  1etik 31ra bitartean 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro eginez,  gehienak oinez. Bigarren edizioa Maulen hasi eta Getxon amaituko da.

Hil osoan zehar gazteek era askotako lekuak ezagutuko dituzte,  besteak beste, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako guneak,  basoak, hondartzak, museoak, uztarako lurrak, haitzuloak, portuak,  gazteluak, larrak, monumentu eta eraikin ezagunak, gatzagak edota  baserriak.

Horrekin batera, Euskarabenturaren antolakuntzatik azaldu dutenez,  "era eta eduki anitzeko mintegi, lantegi eta ekimenek aberastuko dute  abentura". Izan ere, "hainbat esparrutako profesionalak, hala nola  musikariak, soziolinguistak, aktoreak, bertsolariak, kazetariak,  dantzariak, idazleak edo kirolariak, aldiro-aldiro batuko dira  espediziora gazteekin ordu batzuk konpartitu eta askotariko jakintzak  elkar trukatzeko".