Bilbo - Xabier Irujo historialariak Orreagako batailari buruzko liburua argitaratu berri du, La batalla de Errozabal. De la crónica al cantar izenarekin, atzo Donostian aurkeztu zuena. Hala, Irujoren hitzetan, aurretik argitaratu zuen 778. La batalla de Errozabal liburuan landutakotik haratago, izan ere, atzo adierazi zuenez, “liburu honetan aurrekoaren ekarpenak jaso ditut, eta, IX. mendeko iturrietako gertakari historikoak eta XI. mendeko Kantaren argudioak alderatu. Beraz, jatorri literarioko eta historikoko argudioak bereizi nahi izan ditut obra honekin. Hau da liburuaren benetako xedea eta bere ekarpen nagusia”.

Oraingoan, Xabier Irujok, “Roldanen Kantuan azalduriko errelato literarioa nola osatu zen” aztertu du, Errozabalen 778. urteko abuztuaren 15eko benetako gertakarietatik urrunduz.

Izan ere, egilearen hitzetan liburu honek sakonki aztertzen du kronika historiko eta Roldanen Kantuaren ondorengo tradizio literarioaren arteko desberdintasuna. Hala, gertakari hauetatik nola lehen europar gesta sortu zeneko pausuak aztertu ditu, eta, kronika historikotik abesti epikora igaro-tzerarte nolako aldaketak izan ziren aztertu du ere. Alegia, “narrazio historikoa eta ekintzen dinamika nola moldatu zuten, nola ezaugarritu zituzten pertsonaia historikoak eta nola beste ba-tzuk sortu. Laburbilduz, historia nola literaturizatu zen XI. mendeko irakurleei hurbilagoa egiteko, gertakari historikoetatik asko urruntzen baita”.

Kronika historikoa eta errelato literarioa bereizteko xedea du liburuak: “Liburu honek sakonki aztertzen du kronika historiko eta Roldanen Kantuaren ondorengo tradizio literarioaren arteko desberdintasuna”. Alegia, “historia nola literaturizatu zen XI. mendeko irakurleei hurbilagoa egiteko helburua dauka gertakari historikoetatik asko urruntzen baita”.

Halaber ez da Irujok gaia azter- tzen duen lehenengo aldia, izan ere kaleratu berri duen liburua, “gertatutakoaren ikerketa konparatiboa da, iturri historikoetan eginiko ikerketa zehatz baten ostean landutakoa”, aurreko lana, 778: La batalla de Errozabal en su contexto histórico liburua oinarri harturik. Hala, oinarrizko iturrietan eginiko ikerketa batetik abiatu du lana; baita Aranzadi Zientzia Elkarteak guda-zelaian eginiko azken aurkikuntzetan ere. Horrenbestez, liburua “modu irakurterraz eta dibulgatiboan ida-tzita dago”, eta, boltsikorako edizioan argitaratuta, EKIN argitaletxearen eskutik. Gainera, La batalla de Errozabal. De la crónica al cantar obra Luzaideko museoan eta Iruñeako Abarzuza liburudendan salduko da; eta Amazon bidez ere eskuragarri egongo da Xabier Irujoren azken liburua. - DEIA