donostia - Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen atzo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko final-zortzirena. Bertan, Ane Labakak lortu zuen hurrengo faserako txartela (azaroaren 2an, Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du).

Lasartearrak 458,5 puntu lortu zituen Ane Ezenarrok zuzendutako saioan (berriro ere, lehiaketako sarrerak agortu egin ziren). Bere atzetik, Jokin Uranga Isuskiza (443,5), Eñaut Martikorena Lizaso (437), Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (430), Unai Gaztelumendi Arandia (424,5) eta Endika Igartzabal Murua (403,5).

Larunbatean Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan ospatu zen saioari dagokionez, 449,5 punturekin Unai Mendizabal gailendu zen.

Labaka bezala final-laurdenetan kantuko du Mendizabalek, baina bere kasuan, urriaren 19an Andoainen ospatuko da norgehiagoka.

Datorren asteburuan jokatuko da azken final-zortzirena Lasarte-Orian. Beran osatuko da, hurrengo fasean lehiatuko diren bertsolarien zerrenda. - N.G.