donostia - Mikel Artolak lortu zuen atzo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetarako txartela Lasarte-Oriako final zortzirenetan irabazi ondoren. Artolak 429 puntu eskuratu zituen, Iñaki Zelaia (412,5), Oier Aizpurua (401), Unai Izagirre (397,5), Aitor Salegi (390) eta Eneko Araiztegiren (389,5) gainetik.

Saio hauen ostean, Haritz Mujika, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Gorka Maiz, Unai Mendizabal, Ane Labaka eta Mikel Artola dira zuzenean sailkatu diren zazpi parte-hartzaileak. Puntuazioz beste 17 bertsolari daude hurrengo fasean: Jokin Uranga, Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena, Maider Arregi, Unai Muñoa, Iñigo Mantzizidor, Ander Lizarralde, Maialen Akizu, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Iban Urdangarin, Iñigo Izagirre, Mikel Tapia, Amaia Iturriotz eta Ane Zuazubiskar.

Final laurdenetan, Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Jon Maia, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta 2015eko txapelduna, Beñat Gaztelumendi, ere sartuko dira. - J. Arretxe