Donostia. Juan Carlos Irizar musikagile eta pianojole oñatiarrak Nire doinuen altxorrak-Mujeres que me inspiran disko berria aurkeztu du. Lanaren aurkezpena Donostiako Aquariumean izan zen atzo. Diskoa 25 abestiz osatuta dago, eta guztiak emakumeen inspirazioa dute. Horrela, Irizarrek hainbat emakume ekarri ditu gogora. Tartean, Aizarnan bizi den Suku Maya nepaliarra, Edurne Pasaban, Josune Bereziartu, Maialen Chourraut edo Joane Somarriba. Argazkia: Esti Veintemillas