Bilbo - Lana eta familia bateragarri egitea zaila bada, ekuazio horretan literatura sartzen baduzu are zailagoa dela dio Irati Elorrieta idazle bizkaitarrak (Bilbo, 1979). Hori da, hain zuzen ere, bere bigarren nobela idazteko hamar urte behar izanaren arrazoia, bere aburuz. Hala ere, “orain literaturari espazio gehiago ematen” saiatuko dela dio, saria jaso eta lehenengo egunak “bizitza hankaz gora jarri ostean” berriro erritmo normalean murgilduta Berlinen. Literaturatik bizi-tzeko anbiziorik ez daukan arren, “orain niretzat literatura garrantzi-tsua dela ikusi dut, horregatik ez dut alde batera utziko”.

Nolakoak izan dira saria jaso eta ondorengo egunak?

-Egia esan ez nuen saria inondik inora espero. Harritu egin nintzen, eta pozez jaso nuen. Berri hau jaso- tzeak eguna hankaz gora jartzen dizu, baina pare bat eguneko gauza da bakarrik, erritmo normalean nago berriro Berlinen.

Denbora luzea eman zenuen liburua idazten. Nolakoa izan zen prozesua?

-Burbuilak atera baino lehen hasi nintzen proiektu honekin, baina egunerokotasuna, lan egin beharra, familia? ez zidan uzten tarte handirik idazteko. Tarteka idazten nuen, orain bai, orain ez? ez nuen lortzen aurreratzea. Urte hauetan paperak kajoian sartuta egon dira. Momentu batean esan nuen: hau bukatu nahi dut; eta beste gauzak aparkatu, paperak mahai gainean jarri eta lehentasuna eman nien; idazketa prozesuan murgildu nintzen. Ez dut jakin idazketari lehentasuna ematen, eta aitortzen zenbateraino zen garrantzitsua niretzat liburu hori idaztea. Eta garrantzitsua bada, espazioa eman behar zaio, denbora.

Literatura oraintxe bertan lehentasuna da?

-Lehentasuna eman diot bukatu ahal izateko, eta beste gauzak albo batean utzi ondoren, orain berriro hartu ditut. Hala ere, zerbaitetatik bizi behar da; eta argi daukat literaturaz bizitzeko anbiziorik ez dudala. Ez dut ikusten nire burua horren atzetik; horregatik nire bizitzaz arduratu behar naiz. Aparkatuta daukat; baina orain badakit idazteak niretzat garrantzia duela eta ezin dudala utzi luzaroan aparte. Saiatu beharko naiz bi gauzak hobeto tartekatzen; beste gauzak alde batean utzi gabe ere. Hori da helburua. Familia eta lana kontziliatzea zaila da; eta hor literatura sartzea? Hori da nire erronka, ea lortzen dudan.

Nobelarentzat aberasgarria izan da hamarkada bateko lan landua izatea?

-Bai, ez dio txarrik egin behintzat. Kajoian izan ditudan bitartean, buruan egoten jarraitu dute; horregatik, pertsonaiak eta gaiak buruan lantzen jarraitu ditut. Nik denbora behar dut gauzei forma emateko. Hasieran susmatuko ez nituen bideetatik joan naiz azkenean, bide berrietatik. Deskubritzen zer zen kontatu nahi nuena, nola egin... idazten ez egoteak ez du esan nahi liburuko mundu hori ez daukadala buruan.

Zure bizitzaren parte bihurtu da?

-Bai, egunero paseo batean, elkarrizketa batean, irakurketan, apunteak hartzen buruan... egunerokoa izan da; hori ez dut inoiz albo batera utzi. Konstanteki nire buruan egiten dut. Eta hori nolabait liburuan sartzen da.

Epaimahaiak ere aipatu zuenez Berlinek garrantzia handia dauka liburuan? zer nolako inportan- tzia izan du han bizitzeak?

-Erabatekoa. Ez litzateke agertuko ezagutzen dudan moduan ezagutuko ez banu. Hain ondo ezagutzen ez ditudan lekuak ere agertzen dira, Paris, Nafarroa? eta lan gehiago eman didate, kontrolpean ditudan materialekin askoz erosoago nagoelako. Dokumentatu behar izan dut, eta disfrutatu dudan arren, beste lan mota bat da. Berlini buruz idaztean berriz, esperientziatik egin dut; han orain dela 20 urte bizi bait naiz, nire bizitza erdia han eman dut.

‘Neguko argiak’ nobela definitzean hainbat hitz agertzen dira; adiskidetasuna, galera?

-Oso zaila da definitzea; idazten nengoenean ere zeri buruz idazten ari nintzen galdetzen zidatenean, askotan ateratzen zitzaidan esatea hildako bat nuela liburuan; idazterakoan ere lan handia eman didan pertsonaia izan delako. Ez da pertsonaia bat edo gai bat lantzen duen liburu bat; liburuaren ezaugarririk nagusiena nobela korala dela da, pertsonaia asko daudela, nahiz eta denak ez izan garrantzi bera. Eta haien arteko harremanak dira gai nagusia, eta harreman horietan hitz egitean gai askotaz hitz egiten dut. Adibidez, adiskidetasuna, lanarekin harremana daukaten gaiak, zein galera dituzten, nondik datozen... gai asko lantzen dira eleberrian.

Hori da erakargarria egiten duena? Egunerokotasunarekin duen lotura eta nobela korala izatea?

-Bai, hori da. Egunerokotasunetik abiatuta aztertzen ditut pertsonaien harremanak eta gero hortik beste gai batzuetara ere noa. Adibidez, Pariseko komuna, Vietnameko gerra? hori abiapuntua da eta hortik beste gai batzuetara igarotzen naiz. Zubi bezala erabiltzen ditut istorio batzuk, egunerokotasunetik ateratzen duten beste batzuetara igaro ahal izateko.

Haien artean jostea zaila izan da?

-Bai, horrek lan handia eman dit. Gai eta toki guzti hauek eta pertsonaiek haien artean lotura izatea bilatu dut, eta dena jostea lan handia izan da. Baina ondo pasatu dut hori egiten ere. Prozesu horrek sufriarazi dit baina gozamena ere eman dit.

Eboluzio handia egon da istorioan?

-Aldatu baino, osatuz joan da. Abiapuntuan zegoen ideia badago, banituen pertsonaia batzuk buruan, jorratu nahi nituenak eta han daude. Ia denak geratu dira liburuan, baina gero eta gehiago osatu da, gauza gutxi nekien haiei buruz eta denborarekin deskubritzen joan naiz. Gero eta geruza gehiago agertuz joan dira.

Bide horrek abiatu al dituzun beste istorioak deskubritzeko aukera eman dizu?

-Bai. Nobelan oso labur kontatzen ditudan istorio interesgarriak daude; horregatik, formatu luzean ematea gustatuko litzadake. Beste istorio batzuetarako haziak aurkitu ditut.

Beste hizkuntza batzuetara itzultzea gustatuko litzaizuke? Alemana zure egunerokotasunaren parte da.

-Bai. Ez dakit posible izango den baina ilusio handia egingo lidake alemanera itzulpen bat egitea. Hemen bizi naiz, eta hemen eskuragarri egoteak ilusio handia egingo lidake.

Saria izan da zuretzat denbora luze honen emaitza publikoki errekonozimendua jasotzea?

-Hainbeste kostatu zait idaztea, nire buruarentzat saririk handienabukatzea izan zela. Euskadi Literatur saria kanpotik datorren zerbait da; eta esatea: hainbeste denbora dedikatu diodan lan bat pena merezi duen zerbait bezala ikusi dute. Plus bat izan da niretzat. Ez nago hori itxaroten baina polita da egindako lana norbaitengana iritsi dela ikustea, eta norbaitekin konektatu izana. Hurrengo batean idazte prozesuan nagoenean, desesperatuta, agian, aurrekoa gaizki atera ez zela pentsatzeak lagunduko du...