Ipuinak baino, “narrazioak”idazten dituela dio GoiatzLabandibarrek (Oiartzun,1985). Istorio motzak, “gero etamotzagoak”, nonbait. Hirugarrenliburua du oiartzuarrak Hori zendena (Alberdania, 2019) eta badualderik aurrekoekin konparatuta:“Istorio hauek aktualagoak dira,hemen eta orain kokatzen ditut”.Izan ere, eguneroko harremanakoinarri hartuta, ironiaz eta “umorebeltzez” blai dagoen kontakizun sorta plazaratu du.

Istorio askeak ageri dira liburuan, baina batasuna ematen dien elementubat dago: denek duten harreman batoinarri. Erabaki kontzientea izan zen?

Ez dakit aukeratu ditudan edo ez.Hasieran ez nuen asmorik liburu batosatzeko, edo harremanak loturaizango zituen narrazio sorta bat osatzeko. Baina bai konturatu nintzenidazten joan ahala, sortatxo batbanuela eta, nonbait, hori zela lotzenzituena. Azken batean, norberakikusten duen, bizitzen duen edokezkatzen duenaren inguruan aritzea logikoa da, eta nik uste hortikdatorrela gehiago, hasieran hartutako erabaki kontziente batetik baino.

Hortaz, agertzen dituzun egoerak etakezkak zure edo ingurukoen errealitatetik abiatuta eraikita daude?

Nik beti esaten dut bizitza delafikziorik onena. Horretaz ez dagozalantzarik. Asmatu dezakezunabaino gauza surrealistagoak pasatzen dira bizitza errealean. Ez daautobiografia bat, eta narrazioak ezdira biografiak, baina beti dago norberari edo ingurukoari pasatakopasadizoren bat. Idazle gehienokhartzen dugu material asko eguneroko bizitzatik, eta nik ere hori egiten dut. Kasu honetan, narraziohauek gaur egun eta hemen kokatzen ditut, eta baliteke horrekfikzioaren eta ez fikzioaren artekomuga lausotzea; baina fikzioa da.

Erlazio sexu afektiboen gorabeherak,amatasuna, harreman monogamoenmugak... Protagonistek gai potoloakdituzte esku artean, baina era arineankontatzen dira.

Istorio guztietan dago gatazka edokezka bat, edo konpondu beharrekozerbait. Batzuk izango dira sakonagoak eta besteak arinagoak, bainanire intentzioa zen dramarik gabekontatzea. Askotan bizi ditugu egoera batzuk oso gauza transzendentalak balira bezala, eta izan daitezke,baina nik garrantzi edo transzendentzia hori kendu nahi izan diet.Dramarik gabe kontatu nahi nituengaurko eta hemengo erlazioetansortzen diren arazoak. Uste dut istorio oso egunerokoak, oso errealakdirela, oso identifikagarriak irakurlearentzat. Eta nahiko nuke identifikazio errez horretan gutxienez irribarre bat agertzea. Ironia askorekinkontatutako istorioak dira, eta umore beltz puntu batetik ere jorratzendira gai asko.

Pertsonaia sare zabala aurkeztu duzuhorretarako, baina batzuei izen osoajartzen diezu eta besteei lehen hizkiasoilik. Bada arrazoi berezirik horretarako?

Batzuetan izenik ez pentsatze hutsagatik izan da. Baina, beste batzuetan, egia da iruditzen zaidala izen bat ematen diozunean pertsonaiari distantzia bat jartzen dela irakurlea eta protagonistaren artean.Aldiz, inizialak bakarrik erabiltzendituzunean ez da hain argi gelditzen pertsonaia hori hain urrunekoa den ala ez. Eta badago istorioren bat protagonistetako batek baduena izena eta besteak inizialasoilik. Horrela ez da bihurtzen ezneska ez mutil, eta norberak eginditzake bere loturak.

Kontakizun motzak dira, zure aurrekobi liburuen formatuari jarraiki. Estilo bat markatzen du?

Egia da narrazio liburua direladenak, eta laburrak; eta uste dut, gainera, geroz eta laburragoak direla.Lehenengo liburukoak dira luzeenak, hirurak begiratuta. Bigarrenetik azken honetara ere badago aldea.Laburtzen joan naiz, eta konturatunaiz, gainera, geroz eta hitz gutxiago behar ditudala esan nahi dudanhori esateko. Eta, hala ere, badutsentsazioa esan nahi dudan hori esana gelditzen dela.

Laburtzeak gain, badago beste alderik hiru liburuen artean?

Uste dut istorio hauek garaikideagoak direla. Orain eta hemen gertatzen dira. Aurreko liburuko istorioakurrunagokoak ziren. Atzerrian pasatzen ziren, eta distantzia asko hartzen zuen bai irakurleak eta baineronek ere. Hauek aktualagoakdirela esango nuke, eta, gainera,saiatu naiz egiturarekin jolasten etaohiko egiturak aldatzen.

Esan duzu, ordea, ez direla ipuinak, narrazioak baizik. Zein daaldea?

Niri “narrazio” hitza gehiagogustatzen zait “ipuin” hitzabaino. Ez da ipuinak haurrekin lotzen direlako, baina erakutsi digute ipuinakbadituela zenbait elementu; hasiera bat, arazo edokorapilo bat, eta gero,bukaeran, korapiloaaskatzea. Eta narrazioek,edo behintzat nire kasuannik idatzi ditudan narrazioaskok, ez dute prozesu horihain argi eta garbi erakusten. Saiatu naiz baita ere egiturekin jolasten.Horregatik nahiago dut narrazio hitza ipuin hitza baino.

‘Hori zen dena’, dio azalak. Zer zendena?

Hitzez hitz izenburura eramandudan esamolde hori narraziobatean baino gehiagotan errepikatzen da. Badu, edo izan dezake,berez, bukaera kutsu bat. Baina, baita ere, bada arazo bati edo egoerabati buelta emateko jarrera azaltzenduen esaldi sinple bat. Hori ere adierazi nahi nuen izenburuarekin.Bukaera baino, askotan konplikatuadirudien egoera bati beste zentzu batemateko aukera hori, ez dela hainkonplikatua: “ez zen gehiago, horibakarrik zen”.