Pandemiak ez du taldea gelditu: 2020aren trabei aurre eginez, Nøgenek bere disko berria konposatu eta plazaratzea lortu du. Under Alt da euren bigarren lan luzearen izena eta, aurreneko Liv til døden diskoan irekitako bideari jarraituz, folk-rock amerikarraren doinu bizi eta indar-tsuei heutsi dio bertan ere. Jokin Guilisagasti (bateria-jotzailea eta koroa), Olatz Cuevas (baxu-jotzailea eta koroa), Markel Idigoras (ukelele-jo-tzailea eta ahotsa), Alex Irauzusta (gitarra-jotzailea eta ahotsa) eta Eider Saez (ahotsa) Gayarreko antzokiko eszenatokira igoko dira gaur, emanaldi bikoitzean.

Under Alt bigarren diskoa 2020ko azaroaren bukaera plazaratu zenuten. Bazenuten lehenengo diskoak izan zuen arrakastaren presioa?

-Esan dezakegu lehenengo diskoak guk espero baino askoz arrakasta gehiago eduki zuela. Presioa baino gehiago, ardura sentitu dugu alde horretatik, jendeak aurreikuspen oso altuak zituelako. Egiten duguna gustatzen zaiguna da eta ez dugu, berez, inori atsegin eman nahi. Hau da, gustoko duguna egiten dugu eta jendeari gustatzen bazaio askoz hobeto, noski.

Disko bakoitzak badauka bere nortasuna, bere izaera propioa. Lehenengoarekin hasi zenuten bideari heutsi badiozue ere, zer nolakoa esango zenuke dela zehazki disko hau?

-Bestea bezala, freskoa eta entzuteko erraza da. Egia da beste soinu ba-tzuekin ere esperimentatu dugula kasu honetan, rockeroagoa kantu batzuetan. Lehenengo single-arekin, Mila aldiz, asko esperimentatu genuen. Lehenengoa atera genuen horrexegatik ere, desberdinena bazelako beste diskoarekiko. Zeri begira hartu nahi duzu lo abestia, aurreko diskoaren antzekoagoa izan daiteke, Enarak-en estilotik hurbil. Uste dut aniztasuna badagoela, ez dugu zentratu nahi izan estilo zehatz batean, ateratzen joan diren kantuak izan dira, ezer berezirik bilatu gabe.

Kantu bakoitzak bere bidea egin du, beraz.

-Bai, hori da. Horietako batzuk aurretik konposatuak zeuden, beste batzuk diskoa osatu bitartean ateratzen joan dira, beste batzuk hasieratik jo-tzen genituen eta orain ikusi dugu grabatzeko unea zela... Oraingo taldearen arabera moldatu ditugu, gure estilora ekarri.

Urte amaieran plazaratu zenuten disko hau eta 2020an zehar konposatu duzue. Bizi gaituen egoera honek eragina izan du lanaren emaitzan?

-Ez, eragina eduki du antolakuntza mailan, baina ez musikan. Martxoan diskoaren konposaketa betean ginen, ordu piloa sartzen, eta itxialdiak guzti hori bapatean moztu zigun, guztioi bezala. Bestalde, diskoaren abestietan ez du eraginik izan: ez du koronabirusari buruz hitz egiten, ezta sentimendu horiei buruz, ez ezer. Eragin izan digun bakarrean denboran izan da.

Akaso, inoiz baino beharrezkoagoa suertatzen da zuena bezalako musika energikoa orain€

-Bai, kontzerturen baten ondoren ikusleren batek esan izan digu izugarrizko energiarekin atera dela emanalditik. Abesti energiko eta alaiak dira, eta hori islatu egiten da. Guretzat pozgarria da hori.

Mumford&Sons bezalako taldeekin alderatu izan dute Nøgen. Gustora sentitzen zarete erreferentzia horrekin?

-Bai, azken finean gure erreferen-tzietako bat bada, bakarra ez den arren. Oso musika ezberdina eta anitza entzuten dugu taldekide bakoitzak. Baina egia da beraien estetika asko gustatzen zaigula. Gure zuzenekoetan, argietan edo eszenografian adibidez, beraien antzeko zerbait egitea izan da gure ideia. Akustikoak gehitzea ere gustatzen zaigu€ Ez da imitatzearren, baina beraiengandik ideiak hartzen ditugu. Azkenean, erreferente bat badira guretzat.

Abenduan hasi zineten kontzertuekin, urtarrilan ere hala ibili zarete eta otsaila emanaldiz lepo daukazue. Zer nolakoa izaten ari da zuzenekoetako esperientzia?

-Oso positiboa izaten ari da baina baita arraroa ere. Pasada bat izaten ari da sarrerak agortzen direla ikustea, oso azkar gainera. Eta hori, jendeak gauzak egiteko gogoa daukanaren seinale argia da, bai gure emanaldietara joateko baita beste edozein ikuskizunetara ere. Etxetik atera eta aurpegi desberdinak ikusteko gogoa badela nabari da, baita lehen esaten genuen energia hori jaso-tzekoa ere. Bestalde, arraroa ere bada. Antzoki handi batean zaude, eta publikoa bata bestearengandik lau metrotara ikusten duzu, beraien artean hitz egiteko aukerarik ere izan gabe. Guri, publikoarengandik feed-back-a jasotzea gustatzen zaigu eta orain ezin da, musukoa daukazun momentutik espresioa ezin duzulako ikusi. Ezin zara altxatu dantza-tzera€ Noizbait, baten bat altxatu izan da tranpa pixka bat eginez, baina hori da guztia.

Zuzenekoetan bakarrik ez, eta sarean jasotzen ari zareten eran-tzuna oso ona izaten ari da, ezta?

-Bai, egia esan disko berriko abestiak harrera ona edukitzen ari dira bai YouTube-n, bai Spotify-en€ Oso pozik gaude horrekin. Nik ez ditut asko begiratzen estatistika eta datuak baina taldekideren batek bai eta egunero ematen digu horren berri.

Kontzertuez ez zabiltzate makal hemendik aurrera ere€

-Bai, baditugu batzuk. Aste honetan Gasteizen egon gara, Jimmi Jazzen, eta Iruñean bi pase egingo ditugu. Bigarren paserako sarrerak agortuak bazeuden ere, mugikortasun neurri berriak direla eta baten bat sarrerak itzultzen ari da, beraz ez dakit nola geldituko den. Baina ia denak agortuta daude, hala ere.

Iruñean egon izan zarete aurretik, baina ez askoan. Gogotsu zaudete bertan jotzeko?

-Bai, Iruñean gutxitan jo izan dugu. Lehenengoa Herriko Tabernan izan zen, izugarrizko elurra ari zuen egun batean. Asteazken akustikoetako bat izan zen. Ondoren, sanferminetan ere jo genuen, eta pentsa, oso ondo. Indara aretoan ere jo genuen eta egia esan oso ondo egon zen kontzeru hori ere. Gure Nafarroako esperien-tziak gutxi izan diren arren, espektatiba handiak ditugu bertan jotzeko eta gainera Gayarre bezalako antzoki batean€ Pasada bat da. Gogoa daukagu.

Nøgen talde donostiarra Iruñeko Gayarre antzokian izanen da gaur.