Gaur Baluarten, Anari euskal abeslari eta konpositorearen musika
Musika taldeak kontzertua eskeiniko du 20.00etatik aurrera Ganbera Aretoan, 15 eurotan
Baluarteko Ganbera Aretoak Anari abeslari eta musikalearen kontzertua hartuko du heldu den maiatzaren 7an, larunbatarekin, arratsaldeko 20.00etan hasita. Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuen eta, geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat eta Orain entzungo duzunhau diskoak grabatu ditu.
Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak; maistraki lotu dituenak euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin. 2018an Anari -Anari Alberdi- (Gipuzkoa, 1970) Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide. Aitortza hori jasotzen duen lehen emakumea bihurtu zen, eta orain arte saritutako gazteena.
Kontzertua Karrikiri Elkarteak antolatu du Antzokia Kultur Elkartearekin batera elkarlanean. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Temas
Más en Cultura
-
Fallece a los 89 años Enric Mestre, maestro y referente internacional de la cerámica contemporánea
-
"Itzulera hau indarrez eta ilusio ikaragarriarekin bizitzen ari gara"
-
El auténtico concierto de Año Nuevo de Viena llega a Pamplona
-
Los 30 años del Pritzker de Moneo y el Año Gaudí, hitos de la arquitectura para 2026