‘Ketariatik mundura’ nano-pastorala, igandean, Iruñean
Hiru aktorek eta bi musikarik oholtzaratuko dute Mixel Etxekoparrek idatzitako obra, Kondestablearen jauregian.
Igandean, otsailaren 5ean, Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori aktoreek ‘Ketariatik mundura’ formatu laburreko pastorala aurkeztuko dute Iruñeko Kondestablearen jauregian, Jean Kristian Galtxetaburu eta Mikel Etxekopar musikariek lagunduta. Ordu eta erdiko iraupena izango du Mixel Etxekoparrek idatzitako lanak.
Istorioa Gipuzkoako Getaria herritik abiatuko da, garai batean Euskal Herriko portu garrantzitsuenetako bat izandakoa. “Betidanik itsasoari begira” egon den leku honetan egingo dute topo hiru pertsonaia mitikok. Tartean, Getariako herritarren gora-beherak agertuko dira, baita XVI. mendeko Juan Sebastian Elkano pertsonaia ere, “zeinek munduko lehen bira burutu baitzuen kapitain gisa 1522an”, obraren egileek argitu moduan. “Garai itzal-argitsuak izan ziren, munduko ikuspegia osoki aldatuz eta kolonizazioa ere garatuz”.
Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatu dute emanaldia, Iruñeko Komunikabideak Fundazioarn babesarekin eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.
Temas
Más en Cultura
-
Sinfonía Navarra, la Orquesta Sinfónica de Navarra y Ortzadar exploran el folklore en un espectáculo conjunto en Barañáin
-
Los XXIX Premios Max de las Artes Escénicas se entregarán el 1 de junio de 2026 en el Teatro Romano de Mérida
-
Qué hacer y qué ver en Navarra y en Pamplona. Agenda cultural
-
'Afanador' triunfa en una gala de los Premios Max 2025 en rojo y con gran presencia navarra