AITOR dezadan: zaila eginzait liburu hau iruzkintzeaarrazoi pertsonalengatik.Izan ere, infantizidio batagertzen duen istorioa ez da xamurraberriki ama, edo aita ? gauza beraizan ez arren? izan den batentzat.Noraezean uzten ninduen nobelakmahai-gaineratzen duen tesi nagusiak:seme-alabak izatea bakarriknahikoa al da ama batek maitasunasenti dezan? Kritikoaren egoerapertsonala iruzkintze lanaren nondiknorakoari gailentzen zaioneanzaila da orekatua izatea, sentiberabaldin bazara bederen. Kritika atzeratubeharra izan nuen, ez naiz bateredamutu. Prest izan behar bainintzennarrazio lazgarri ezberdinetanaurre egin ahal izateko.

Infantizidioa geratzen zaigun tabubakarrenetarikoa izanagatik, kritikookpertsonak ere bagara, mereziizan du itxaroteak eta liburuak literaturarenboterearekin egin du batnigan. Nobelaren narratzaileari gertatzenzaion bezala, Alice/Jadepertsonaiak bi seme-alaben kontraburutu infantizidioarekin obsesionatuegiten baita, ni neu ere obsesionatuegin naiz liburuarekin. Lorpen handia da hori, egun liburu gutxikerakusten baitituzte katarsi ahalmenaeta kalitate literarioa.

Gauzak honela, aitor dezadan bestegauza bat: Katixa Agirreren Amekez dute (Elkar, 2018) nobelak asmatuegin du bete-betean amatasunarengaineko idealizazioaren erauzketan;bi narrazio paraleloen antolaketaeta generoen arteko uztarketaditu liburuak lorpen handienak.Halere, didaktismo distantziatu batere nabaritzen zaio Agirreri, digresiogehiegi sartzen baititu, inter-textualitatearenaldareak dena baimendukobalu gisa. Thriller judiziala,oroimen petsonala ?non Agirrerenama izateko barne-barneko zalantzakagerian uzten baitiren? eta saiakeramodernoa uztartu ditu gasteiztarrak.

“Ez dut uste inoiz hain zoriontsuaizan naizenik”. 1962ko martxoan,ama izan berritan, Sylvia Plath poetakidatzi zuen gutun batean. Geroraetorriko zen iluntasuna, LondonekoFitzroy Road 28ko etxebizitzan.Jakina denez, bere buruaz beste eginbaitzuen han. Areago joko du Agirrek:bere umeak akatzeko gai denbeste ama baten arrazoien edo arrazoifalten deskribapen kirurgikoan.Amak izateak ondorioztatu beharkolituzkeen paradisu artifizialen, saresozialetan eta amatasunaren gainekoforoetan okagarri hedatuakbestalde, eta errealitate gordinbaten arteko talkaren arrakalak agerianuztea du xede.

Ama izan berritan, literatur sarigoxo bat jaso berri duen idazlebatek bi narrazio ezberdin paratukoditu (badaude unibertsitateen etaidazle munduen gaineko digresioakere, besteak beste): idazleak berakpairatzen dituen erditze-post erditzeez-idealizatuen pasarteak. Esaterako,ezin hobeto deskribatuakbigarren pertsona erabiliz ospitalekoune sinesgaitzak, amen kontrakoosasun-sistemaren diktaduraagerian. Dikotomia areagotu egingoda obsesioarekin: “eta banekienobsesioan murgildu beste aukerarikez nuela. Azken finean idazleanaiz, eta hori dugu idazleok mandamentubakarra”. Infantizidioarenondorengo epaiketaren pasarteakhotzagoak dira, eta gehiago aurreikusidaitezke, baina gauza bat duteberdina: maisuki idatziak daude.