Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) idazlea da. Ahotsa, gorputza eta lengoaiaren artean dagoen espazioa modu teorikoan eta praktikoan ikertzen ditu. Bere testuak, saiakerak eta materialak hainbat herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira. Horietako batzuk: Negutegia (2006, Pamiela; 2009, Itaca), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin, Polígrafa), Beltzuria (2014, Pamiela; 2017, Enclave), 20.20 (2016, M. Salgadorekin), Unisonoa (2020, Pamiela; Bandcamp). Hainbat artista eta pentsalarirekin aritu da lankidetzan urteetan zehar. Lankide-tzan antolatzen ditu halaber, pentsamendu kritikoa eta arte garaikideko topaketak. Lasierrako Azala espazioko kidea izan da proiektuaren hastapenetatik. Arte Ederretan doktorea, Arte Hezkuntzako irakaslea da egun.

Abesti bat

'The Dancer', PJ Harvey

Musika talde bat

Patti Smith

Liburu bat

Maria Salgadoren 'Salitre'

Antzezlan bat

Claudia Diasen eta Idoia Zabaletaren 'Quinta Feira, Osteguna'

Film bat

Ulrike Ottingerren filmeren bat

Kultur espazio bat

Azala espazioa (Lasierra, Araba))