KRITIKOTASUN publikoa jorratu den bi urte hauetan egungo ekida, espazio urbano, memorian galdutako proiektu edo gure eguneroko arkitektura anitzak azaleratu dira. Mundu hau eraikitzen duten elementu hauen atzean ezkutatzen diren kon-tzeptuen inguruan jardun gara, ba-tzuk ulerkorrak izango ziren eta besteak teorizazio maila batekoak. Ida-tzi hauen helburua ustezko euskal arkitekturak lehen planora ekartzea da. Ikusezinak direnak eta lehen planoan daudenak, handiak eta txikiak direnak, funtzionatzen dutenak eta ez, beharrezkoak eta alferrikakoak direnak, esanguratsuak eta banalak direnak, handiak eta txikiak, formalak eta gogaikarriak direnak, onak eta txarrak.

Hitzen bidez arkitekturek sentiarazten dutena eta transmititu ezin daitekeen hori helarazi nahi izan da. Begi bistako horren sentsazioa deskribatu da, ezkutuko sekretuak erakutsi eta erantzunen bila galdera berriak jaurti dira. Atzera begira ariketa honetan paralelismo asko aurkitzen dira publikatutako arkitekturen eta beraien aukeraketarako erabiltzen ditudan ustezko parametroetan. Eta honako galderak sortzen zaizkit€ Nondik eraikitzen dira arkitekurak/idatziak? Nola? Nori zuzenduta? Nor dago beste aldean? Zer ezaugarri lotzen dute egungo arkitekturek? Zerk definitzen ditu gure inguruko eraikinak?

Irudiak

Zoritxarrez argazki batean definitzen ditugu arkitekturak. Arkitekturan argazkiek eta irudiek berebiziko garrantzia dute beraien errepresentazioan. Susan Sontagek zioen argazki gutxik balio zutela mila hitzek baino gehiago eta esan daiteke irudien atzean errealitate asko ezkutatzen direla. Proiektuak azaleratzeko eta saltzeko erabiltzen dira irudiak. Begietatik sartzen zaizkidanen inguruan hitz egin beharrean, galderak eta sentsazioak sortzen dizkidatenen inguruan ida-tzi beharrean gaude. Hauen erabilera deseraiki behar da, arkitektura duinak eraikitzeko eta beste parametro batzuk aintzat hartzeko.

Iturria

Nondik kontsumitzen dugun eta norako. Hau da, hauekiko pertzepzioa oso ezberdina dela aldizkari, web-orri, in-situ edo sare sozial batean ezagutu bada. Horrek guztiz baldintzatzen du gure iritzia. Eta eraikin bat proiektatzeko orduan, gero non argitaratuko den pentsatzeak, proiektua kutsatzen dute. Instagramek, esaterako, eragin handia du bai hauekiko dugun iri-tzia eraikitzeko eta arkitekturak sortzerakoan ere.

Kolorea

Orain arte materialek garrantzia handia izan dute (eta izango dute), eraikitzeko beraien propietate eta ezaugarriek proiektuak egiteko modua ahalbidetu eta muga-tzen baitute. Material berriekin esperimentazioak eman arren, oso urriak dira. Atrebentzia berriak fisikoki baino estetikoki eman dira egun. Besteekiko ezberdintasuna markatzeko eta protagonismoaren bilaketan koloreak garrantzia hartu du, materialen erabilera abanikoa mugatua baita. Estetika diferentziala dela esan daiteke, kolore biziak eta bata bestearekiko kontrajarriak. Nahiz eta kasu ba-tzuetan koloreen erabilera beharrezkoa izan eta funtzionatu, zentzu gabeko erabilera batera joan daitekeelakoan nago.

Forma

Elementuen geometriak materialek baldintzatu arren, esku-hartze gehienak "sota-caballo-rey" formatuan aurkitzen dira. Orain arte egin denean oinarritzen da, estandar espazialak erreproduzituz. Ez nago forma arraro eta berrien apologia egiten, forma sinpleekin gauza oso interesgarriak egiten baitira. Forma eta bolumen estandarrak azkar/zalan-tzan jarri gabe/beste buelta bat eman gabe/garatu gabe planteatzearen ondorioz, dena oso intuitiboa da. Plano sekuentziak oso azkar irakurtzen dira eta erabiltzaileari ez zaizkio sentipen berriak helarazten. Nahiz eta belaunaldi gazteek gauza berriak planteatu, orokorrean formen erreprodukzioak eraikin aseptikoetara garamatza.

Baliabideak

Ekonomia, dirua. Jende askoren eskuetan egon denean gauza asko egin dira eta arkitekturen mugak lausotu ziren. Dena zen posible. Hala ere, arkitekturaren kalitatea ez da izan horrenbestekoa. Planteamendu anitz lekuz kanpo zeuden, ornamentuez gain eta elementu asko gehiegi erabiltzen ziren eraikinetan. Egun, aldiz, bestelako egoera sozio-ekonomiko batean gaude. Irudimenak berebiziko indarra hartu du, baliabide gutxirekin asko egin behar da.

Sinpleki aurreko bost elementuek arkitekturak aurretik zehazten dituzte eta "mundilloan" garrantzia hartu dute. Zerk aurredeterminatuko ditu datozen urteetako arkitekturak? Covidak zer aldaketa planteatuko ditu? Zeri emango zaio garrantzia? Datorren urtera begira, denon duintasuna bermatu eta eraldaketa ahalbidetuko duten proiektuak garran-tzitsuak izango dira. Arkitekturek eta hitzek desirak betetzeko ahalmena omen dutelako€