Iratxe Fresnedaren kultur gomendioak

Ikus-entzunezkoetan doktorea, EHU-n Saileko irakaslea, idazlea, programatzailea eta zinema-kritikaria da. Gainera, Fresnedak zuzendari, esatari eta gidoigile lanak egin ditu Euskadi Irratiko hainbat kultura-programatan

14.03.2022 | 18:20
Argazkian, Iratxe Fresneda zinemagilea.

Iratxe Fresneda Delgado Ikus-entzunezkoetan doktorea da eta 2004tik Ikus-entzunezkoen Saileko irakaslea da EHUn. Bere doktore-tesiak Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu zuen, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen. Eskandinaviako zinemagintzan aditua, bere ikerlana, mintegi, kongresu eta argitalpen akademiko desberdinetan zabaldu du. Zuzendari, esatari eta gidoigile lanak egin ditu Euskadi Irratiko (EiTB) hainbat kultura-programatan. Idazlea, programatzailea eta zinema-kritikaria da Fresneda, gaur egun, hainbat zinema eta kultura erakunderekin kolaboratzen du. Irrintziaren Oihartzunak (2016) lehendabiziko filmaren ondoren zinemagintzaren erregistroaren trilogian ari da lanean: Irrintziaren Oihartzunak (2016), Lurralde Hotzak (2018) eta Tetuán, Ti??awin, Begiak (2021-2022).

Iratxe Fresnedaren kultur gomendioak:

Abesti bat: Azkenaldian Jorge Drexlerren "Frontera" abestia ari naiz entzuten behin eta berriro. Iradokitzailea izateaz gain, energia transmititzen dit.

Musika talde bat: Zaila da bakarra aukeratzea: The Doors, The National, The clash, Luna, Dum Dum Girls...

Liburu bat: Federico Felliniren zinemagintzari buruzko liburu ederra. Behin eta berriro irakurzten dut, Gallo Nero argitaletxeak kaleratu zuen aspaldi. Felliniren hitzetan inspirazioa aurkitzen dut.

Antzezlan bat: Galder Perezek idatzitako eta zuzendutako "Fausto".

Film bat: "Le meraviglie" (The Wonders) Alice Rohrwacherren film ederra. Herri txiki bat, baserri bat, erleak... eta telebista saio bat.

Kultur espazio bat: Varvosiako unibertsitateko liburutegia. Berez espazioa berezia da, arkitektura, lorategiak... eta barruan, aukeren munduan, -jakintzak eman lezaken aukeren munduan-, egongo bazina bezala sentitzen zara.

noticias de noticiasdenavarra