Síguenos en redes sociales:

Bilbao Basketek Danilo Nikolic hegal-pibota fitxatu du datozen bi denboraldietarako

Dominion Bilbao Basket taldeak datozen bi denboraldietarako akordioa lortu du Danilo Nikolic hegal-pibot montenegroarrarekin.

BILBO. Jokalariak 23 urte eta 2.06 metroko altuera dauka, talde bilbotarrak bere webgunean jakinarazi duenez.

Nikolicek pasaporter serbiarra dauka eta Mega Leaks taldetik helduko da. Adriatikoko Ligan partidako 10.6 puntu, 5.2 errebote eta tapoi bateko batez bestekoak lortu zituen, eta Serbiako Ligan 12.6 puntu eta 5.7 errebotekoak.

Carles Duranek zuzenduko duen talde bilbotarraren lehen fitxaketa Podgorica Montenegroko hiriburuan jaio zen 1993ko apirilaren 8an. Buducnost taldean hasi zen jokatzen, eta ondoren Gorstak Kolasin eta KK Lovcen Cetinje taldeetan utzita jokatu du.