BILBAO. Hurrengo larunbatean, arratsaldeko seiretatik aurrera, Nerbion ibaian ainguratuta egongo den semaforoa berde jarri eta seinale akustikoa entzun bezain laster, lehenengo partaideak aurreneko arraunkadak emango ditu. Iazko sasoiko sailkapenaren arabera izango da irteera ordena, eta traineruak minuturo irtengo dira.

Beraz, lehenengo txandan Astillero, Lekittarra Elecnor, Kaiku eta San Pedro lehiatuko dira. Bigarren txandan, berriz, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Santurtzi Iberdrola arituko dira. Amaitzeko, ohorezko txandan, Orio Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia, Go fit Hondarribia eta Urdaibai Avia iazko denboraldiko garailea lehiatuko dira, nor baino nor gehiago.

Aurkezpen ekitaldianGazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia eta ACTko presidentea egon dira. k nabarmendu du plazera dela, beste behin, arraun denboraldi erakargarri eta zirraragarri bat Bilbo bezalako hiri batean hastea. Bere aldetik, k, Bilbotik atera gabe, maila goreneko kirolaz gozatu eta “gure itsasadarra bizitzaz beterik ikusteko aukera paregabea” dela aitortu du.

Zentzu horretan, Errotetak gogorarazi du udalaren helburuetako bat, hiriaren ardatz nagusietako bat izanik, “itsasadarra eta bere ertzak kalitatezko ekitaldi eta jardueren bitartez dinamizatzea” dela.